Zerbitzuak - Aholkularitza

Produktu turistikoa

Turismogunerako

Eskaintza generikoekin aspertuta dagoen bidaiariari deigarri gertatzen zaio turismoguneak proposamen erakargarriak egitea. Bezeroari egokitutako proposamenak, haren motibazioari erantzungo diotenak. Merkatuak pakete turistikotik harago joan daitekeela ulertu du, baina turismogunea ongi aukeratzeko, egiazko eta baliozko informazioa behar duela ere badaki. Hau da merkatu handi berria. Turismoguneek berriro asmatzeko eta eskaeraren aurrean beren balio bereizgarria eta apartekoa nabarmentzeko beharra dute. Balio bereizgarri hori segmentu baten motibazioarekin bat etortzen bada eta elkar konektatzen badute, negozioa sortuko da.

Produktu-zorroek ildo horretan jarduten dute; turismoguneetako balio nagusi eta erakargarrietan oinarrituta daude eta horietatik abiatuta enpresa turistikoei saltzeko aukera gehiago dituzten produktuak eskaintzen laguntzen dieten esperientziak sortzen dira. Turismogune bera hainbat publikorentzat, produktu desberdinekin eta balio bereizgarriaz gozatzeko modu desberdinekin.

producto producto1

Administrazio turistikoak ekin diezaioke produktu turistikoa berrantolatzeko ekintzari, eta hala egin behar du. Ekintza horrek turismogunearen promoziorako eta posizionamendu turistikorako esperientzia eta baliabide onenak izan beharko ditu. Enpresa turistikoekin batera, administrazio turistikoak zehatz ditzake ondoen helburu kolektiboak, hark aukera ditzake bide egokienak eta lor ditzake sektore guztiarentzako emaitzak.

Salmenta maximizatzeko aukerarik onena merkatuarekin bat etorriko den produktu-zorroa eraiki eta mantentzea da, eskaintzaren balio eta gaitasunei erreparatuta.

Zerbitzu espezializatuak

  • Turismoguneetako balio bereizgarria ezaugarritzea
  • Produktuen klubak
  • Emozioen kudeatzaileak
  • Premium produktuen ildoak
  • Turismoguneetarako produktu-zorroak

Produktuaren antolaketari buruzko esperientzia ikusi.

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62