Esperientzia - Surf Consultancy

Surf Consultancy

Proiektu turistikoen garapena

Surfing Euskadi

Itxaslehorrek hasiera batean surfaren garapen turistikoaren eredua definitzeko azterketa egin zuen Euskadin eta gerora Bulego Teknikoa kudeatzen du Basquetour erakundearekin koordinatuta, Surfing Euskadi produktu turistikoaren antolaketan, planifikazioan, garapenean, kudeaketa integralean eta sustapenean, Jarduera Planean deskribatutako proiektuak, programak eta ekintzak bultzatuz eta exekutatuz.

Ondoren, Surfing Euskadi Produktuaren Kluba sortzeko eta txertatzeko laguntzari ekin zaio; sektoreen arteko berrikuntza- eta lankidetza-printzipioetan oinarritutako merkaturatzeko tresna da. Gaur egun, Surfing Euskadi produktuaren klubak 42 enpresa elkartu ditu.

www.surfingeuskadi.net

Proiektu estrategikoen garapena

Surfaren industriako klusterra, Surf City Donostia

Donostiaren sustapena

Surfaren industriako Plan Estrategikoaren elaborazioa Donostian, ondoren, “Surfcity Donostia” klusterra sortzeko 45 kide baino gehiagorekin, sektoreko enpresa, erakunde publiko, ikastetxe eta zentro teknologikoen artean.

Gaur egun, Itxaslehor Donostiaren sustapenera eta klusterrera bertaratzen da plan estrategikotik ateratako ekintzen eta proiektuen garapenean eta txertaketan, baita beste proiektu batzuekin ere, hala nola mugaz haraindiko eremuan sortzen ari diren sektoreei buruzko azterketak, berrikuntza surfaren alorrean edo surfeko produktu turistikoetarako merkatu-azterketak.

www.surfcitydonostia.com

World Surf City Network

Itxaslehorrek Surf Hirien Munduko Sare hori koordinatzen laguntzen du. Sarea 2011. urtean Donostiak bultzatu zuen eta ezagutzak partekatzeko, trukeak garatzeko eta surfaren inguruan toki mailan aberastasuna sortuko duten sinergiak eta ideia berriak sortzeko helburuarekin sortu zen.

Gaur egun 9 hirik osatzen dute nazioarteko sare hori: Donostia bera, Arica (Txile), Durban (Hegoafrika), Ericeira (Portugal), Gold Coast (Australia), Hossegor (Frantzia), Kanaria Handiko Las Palmas (Espainia), Newcastle (Australia) eta Santos (Brasil).

Hasierako fase horretan, Surf Hirien Sareak 4 alor nagusitan egiten du lan:

  • Turismoaren sustapena
  • Hirien arteko lankidetza
  • Ezagutzaren trukea
  • I+G+b

www.worldsurfcitiesnetwork.com

Kirol-kudeaketa

EHSF - Euskal Herriko Surf Federazioa

Euskal Herriko Surf Federazioaren kudeaketako profesionalizazioa abian jartzea. Itxaslehorrek Euskal Surf Federazioaren kirol-planifikazioan, kirol-kudeaketan, kudeaketa administratiboan eta finantza-kudeaketan egin du lan.

10 urteren buruan 4.000 lagun federatu dira eta komunikazioaren alorrean ere lan handia egin dute, EHSF marka merkatuan kokatuz. Ekitaldi berritzaileak ere sortu dituzte, besteak beste, Olatu Handia, emakumezkoen zirkuituak, gonbidapenak eta eskolak.

Punta Galea Challenge

Itxaslehorreko surf-aholkularitzako alorra Punta Galea Challenge ekitaldiko –Europako olatu handiaren ekitaldi garrantzitsuena– antolakuntzarekin batera lanean ari da, hori "Big Wave World Tour" munduko surf-zirkuituan sartzeko.

Ekitaldi horrek, urtero bezala, seigarren edizioan Europako olatu handiko surfari onenak eta milaka zale erakarriko ditu Getxoko Punta Galeako itsaslabarretara.

www.bigwaveworldtour.com

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62