Albisteak

Bilbao Bizkaiak, 2018-2025 urtetarako posizionamendu estrategikoa aurkeztu du

Mundua berenganatzeko 30 produktu turistiko zehazten ditu

2018-01-11

Plan_biok

Bizkaiako Foru Aldundiak, Bilboko Udalarekin batera, hurrengo 7 urtetarako daukaten lurralderako estrategia eta posizionamendu turistikoa azaldu digute

Aurkezpenaren mamiaz gain, oso argi eta garbi azaldu baitzaigu zein izango diren posizionamendua, xedea eta ikuspegia, gure balio nagusiak, zein merkatu mantendu beharko, zeintzuk handitu eta zeintzuk aztertu, zein izango den gure eskaintza 30 produktutan bilduta, eta abar, nabari gelditu da Bilbao Bizkaia elkarteak duen lidergoa turismo arloan

Aurkezpena, itxaropentsua izan da turismo arloan lan egiten dugunontzat, behintzat estrategia  eta taktika bat dagoela erakusten digu, hau da, bidea argi dugula eta guztiok batera goazela, batez be hiriburua eta lurraldea baliabideak eta erizpideak bateratuta. Honek, konfiantza eta ilusioa ematen dizkigu hain aldakor eta lidergo bako sektorean lan egiten ditugunoi.

Beraz, ongi etorri plan berriari eta orain bidea egin behar dugu.

Itxaslehor-en partetik behintzat adi eta prest egungo gara ahal den neurrian laguntzeko, beti be aukeratutako estrategia jorratzeko eta turismoa gure lurraldean modu egoki, zentzudun eta probetxugarrian garatzeko.  

 

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62