Albisteak

Bizkaiako Foru Aldundiak, Gaztelugatxeko San Joanen instalatutako turismo bulegoak bere ateak zabaldu ditu.

Apirilak 10 –etik 23 –ra zabalik egongo da.

2017-04-10

Urremendi Landa Garapen Elkartearen zuzendaritzapena, Itxaslehor Zerbitzu Turiskoak kudeatzen duen bulego berri honen helburua, puntu honek turismoa erakartzeko duen balioa sustatzearekin batera, eskualdearen ingurumeneko babesa areagotzea da.

Bakio-Bermeo errepide zaharrean kokatutako begiratoki batean dagoen turismo bulego berri honetan jendeari arreta eskaintzeko egongo den pertsonalak,  euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez  eta frantsesez  egingo du lan eta tokiari buruzko informaziotik aparte,  Bizkaiko Lurralde osoari buruzkoa emango du, Aste Santuan (Apirilak 10-etik 23-ra), etenik gabe, 10:00etatik  19:00ak arteko ordutegian.

 SJG2

Era berean,  Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak, San Joan baseliza zabaldu eta zaintzeko ardura izango du Aste Santu honetan, ordutegi berdinarekin, bizkaiko kostaldean kokatuta dagoen toki honetara hurbilduko diren milaka bisitarien gozamenerako.

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62