Albisteak

Egun batzuk barru Gaztelugatxeko Donieneko informazio puntua zabalduko da

Pasadan urtean 30.000 kontsulta erantzun zituen

2018-06-13

SJG2 Datorren ekainaren 15etik irailaren 15era Jata-Ondo eta Urremendi nekazaritza elkarteek Eneperi inguruan kokatuta dagoen turismo informazio puntua martxan jarriko dute.

Puntu hau Ixaslehor Zerbitzu Turistikoak kudeatuko du, zerbitzu hau, pasadan urtean zabaldu zenetik egin duen bezala, turismo bulegoak kudeatzen eta arreta ematen duen experientziaz baliatuz.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak, 2017 urtea geroztik, Gaztelugatxeko Donienearen inguruan ekintza ezberdinak abian jarri ditu. Hauen artean, besteak beste, zerbitzu eta ibilbideen egokitzapena eta turismo informazio puntua aurkitu dezakeguz.

Gaztelugatxera hurbiltzen diren bisitariek, normalean ezer gutxi dakite lekuari buruz, beraz, zerbitzu honen helburua, arreta emateaz aparte, non aparkatu, nola heldu, ingurumenaren garrantzia eta arauak, lekuaren historia eta ohiturak, ibilbideak eta inguruko herrietan dauden baliabideen información ematean datza.

Azken finean, bertara hurbiltzen diren kanpoko pertsonei, esperienetzia gogoangarri eta paregabe bat eskeintzea da, beti bertoko jendeari eta ingurumenari errespestua landuz eta inguruko herrien potentzialaz informatuz, bisitariei bizipen bete eta aberasgarriago bat sortzeko asmoz.

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62