Albisteak

Expovacaciones maiatzak 4-tik 6-ra Bec-en

Eskaintza turistikoa 15 autonomia erkidegok eta Portugal eta Kuba bezalako herrialdek osatuko dute.

2018-05-04

 

expovacaciones-1Aurten, 262 enpresa erakusketari bilduko dira azokan, beren produktu eta zerbitzu turistiko ugariak aurkezteko. Hala, hiru egunez, han elkartuko dira dira handizkariak, bidaia-agentzietako ordezkariak, garraio-enpresak, erakunde ofizialak, turismo-enpresak, hotelak, kanpin- eta caravanning-enpresak eta higiezinen agentziak, besteak beste.

 

Aurten azokaren 39 edizioan Errumania izango da “Herrialde Gonbidatua”, edizio honetako erakargarri nagusietakoa. Gune berezi batean, herrialdea eta bertako eskualde nagusietako kultura sustatuko dira, alegia, Transilvaniako goi-lautadakoa, herrialdearen erdian; Karpatoetakoa, erdiko goi-lautada inguratuta Iparralde eta Hegoaldera hedatzen dena; eta Mendebaldeko eta Ekialdeko behealdeko lurraldeetakoa. Horrez gain, kultur jardueren egitarau zabala eta dastaketak eskainiko dira, bai eta hainbat erakusketa iraunkor ere: zurezko eskultura bat, ehun nahiz jantzi tradizionalak eta Pazkoako arrautza tradizionalak, eskuz margotuak eta apainduak.

 

Euskadi, Bilbao Bizkaia, Uribe, Urdaibai eta Leartibai eskualdeek eta Portugalete hiribiduak, bertan jarriko duten lan taldeak Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak enpresaren profesionalekin osatuko dituzte, informazio turistikoa emateko asmoz. Guztira 7 izango dira informatzaile hauek.

   

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62