Albisteak

ISPO MUNICH 2017.

Donostia Surf City Klusterrak bost enpresarekin hartuko du parte ISPO MUNICH Nazioarteko Azokan, hots, irristatze-kirolen arloan munduko topaketarik garrantzitsuenetarikoan

2017-02-03

Otsailaren 5etik 8ra bitartean, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Donostia Surf City Klusterreko bost enpresa izango dira, Donostiako Sustapenaren bitartez, stand batean, ISPO MUNICH Nazioarteko Azokan, topaketa profesionalak eta sektoreko beste agente batzuekin harremanak egite aldera. Azokan, Klusterreko enpresa hauek hartuko dute parte: SportJam, Ocean Sunglasses, Blueball Compresion Clothing, Surflogic eta Arrizul Hotela. Itxaslehor Surf Consultancy ere azokan egongo da laguntza teknikoa gisa.

ISPO

ISPO MUNICH Nazioarteko Azoka kirolaren negozioan munduko topaketarik garrantzitsuenetarikoa dela esaten da. 2.000 erakustoki outdoor, ski eta ekintza-kiroletarako, eta 100 herrialdetik gorako 80.000 bisitari biltzen dira. Azoka honetara joanda, Donostia Surf City Klusterreko enpresek ondorengo helburuak beteko dituzte:

  • Topaketa profesionalak.
  • Foroetan parte hartzea.
  • Jardunbide egokiak, azken joerak.
  • Harreman komertzialak.

Donostia Surf City Klusterrak surfaren industriako agenteen elkarteak ordezkatzen ditu, eta agenteek sektorea orekatua, berritzailea eta lehiakorra izan dadin lan egiten dute. Gaur egun, Donostiako eta inguruko sektoreko agenteen pa baino gehiago Klusterrera atxikita daude. Besteak beste, bazkide estrategiko bezala ondorengoak aipatu behar dira: negozio- ekimenak dituzten ekintzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, ingeniaritzak, saltokiak, surf eskolak, komunikabideak, ostatu espezializatuak, hartzaileak, erakundeak eta klubak, prestakuntza-zentroak, I+G+b zentroak eta instituzio publikoak.

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62