Albisteak

Itxaslehor Turismo Zerbitzuak Txilen merkatua irekitzen du

Atacamako basamortuako turismo proiektu batetan parte hartuko du

2019-01-14

Captura_de_pantalla_(276)

Urtarrila hasi eta berehala Itxaslehor Turismo Zerbitzutako aholkularitzako kide bat, Txile-ko iparraldeko Aricararte mugitu da bertan surfarekin lotuta doan turismo proiektu batetan parte hartzeko asmoarekin.
Atacama Surf Travel, enpresa eragileak, Itxalehor Surf Consultancy zerbitzua kontratatu du negozio plangintza garatzeko eta horren ostean, Arica eta Parinacota eskualdeko Ipar Atacama basamortuan ostatu berezibaten proiektu berritzailearen marketing plangintza ere bai. Eragiketa honek, CORFO, Txileko Produkziorako Sustapen Erakundearen babesa du eta PRAE, enpresa sorkuntzarako laguntza programa baten oinarrituta dago, zein kostaldeko natura eta turismo aktiboan ardatza duten ekimen berritzaileetan indarra jartzen du

Arica eta Parinacota eskualdea, urte osoan zehar eguraldi epela eta iraunkorra duen ingurua da, paisaia eta kultur ondare ezin hobeagoa bere aintzinako Chinchorro kulturari oinarrituta, Atacamako basamortuari eta kostaldearen itsaslabar eta paregabeko olatuei ere, hain kalitate handikoak jartzen dutela eskualde hau, Hego Amerikako lekurik eta garrantzitsuen artean.
Proiektu hau jorratzen dugun bitartean Itxaslehor kontaktuan egongo da bertako erakunde eta enpresekin, aurrerantzean be bestelako elkar lan aukera posibleak bilatzeko beti be turismo produktu zein turismoko antolakuntza eta garapen lanetan iharduteko.

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62