Albisteak

Lea Artibaiko ate irekien jardunaldiak

2018-12-14

LEA1 Neguko turismoa dinamizatzeko asmoz, urtero bezala, Lea Artibaiko Garapen Agentziak “Ate Irekien jardunaldiak” antolatu zituen, jardunaldi desberdinen bitartez bisitari zein eskualdeko bizilagunei inguruko ondarea ezagutzeko aukera paregabea eskainiz. 

Abenduaren 6tik 9ko zubian hainbat ekintza antolatu ziren, baliabide ezezagunak ezagutzera emateko. Baita ere, GR-38 ardoaren eta arrainaren ibilbidea sustatu eta bisitarien emaria eskualde osoan zehar banatzea izan du helburu.

Lekeitioko Santa Katalina Itsasargiko bisita gidatuarekin eman zitzaion hasiera Ate Irekien jardunaldiei.  Arratsaldez, Markina-Xemeingo bisita antzeztua izan zen, Arretxinagako kondairak, ikatz txondorraren prozedura eta pilotaren unibertsitatearen istorioa azalduz.

Hurrengo egunean Ziortza Bolibarren, Simon Bolibar museora bisita gidatua egin zen eta eskualdeko sagardoa dastatzeko aukera izan zuten. Abenduaren 8an, goizez, Marierrota interpretazio zentroa bisitatu zuten eta arratsaldean berriz, Markina-Xemeingo Barinaga auzoan elkartu eta kontzeilu zaharra, perratokia eta Santa Mañe gaztandegia bisitatzeko aukera izan zuten. Amaitzeko, igandean Ondarroako hiribilduko bisita egin zen, beste batzuen artean, alde zaharra, portua, Saturraraneko kartzela eta emakumeen emariari buruz aritu ziren. Balio erantsi gisa, Ondarroako saregileak, ekonomia zirkularra, gaur egunean denon ahoetan dagoenez, sareari erabilera desberdin bat ematea pentsatu dute eta poltsa erara osotu dute produktua. 

Laburbilduz, Ate Irekien jardunaldiak arrakastatsuak izan dira, parte hartzaileek balorazio orokorrari dagokionez, bataz besteko, 9 puntuko puntuazioa eman diote ekintza guztiei. Parte hartzaileen esanetan, ekintza hauek baliagarriak dira norberaren ezagutza maila handitzeko baieztatzen dute. Jatorriari dagokionez, Gasteiz, Bilbao eta eskualdekoak izan ziren bisitari gehienak. 

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62