Albisteak

Lekeitiok eta Lea Artibaik bere bisitariak erakartzen dituzte beraien itsas-ondare, zapore eta beste hainbat proposamenekin

Itxaslehor Turismo Zerbitzuak-ek 10 urte daramatza zonalde honen garapen eta sustapen turistikoaren alde lanean, bai udalerriko turismo bulegoaren bai eta kostaldeko herri honetan ere kokatuta dagoen Santa Katalinako itsasargiaren kudeaketaren arduraduna delarik.

2018-11-02

Lekeitio eta Lea Artibai zorioneko daude. Izan ere, jada lehentxeago izendatutako Bizkaiko ekialdeko eskualdean kokatuta dagoen kostaldeko udalerrira etorritako bisitarien zenbakiak 17 000ra arte gora egin zuen udaran, horrela, urtean zehar bertan bizi diren bizilagunen zenbakia bikoiztuz. Udal turismo bulegoak emandako zenbakiak dira horiek.
Dena den, erakunde bietako, hau da, udalerriko eta udalerriz gaindiko erakundeetako turismo kudeatzaileek, bisitariak udalerrira eta eskualdera udarako sasoitik kanpo hurbil daitezen lanean jarraitzen dute.
Helburu hura lortzeko asmoarekin burututako ekintzen artean Lea Artibai Fest dago, bertaratuentzako jardueraz beteta egongo diren 4 egun, azaroaren 1etik 4ra.
Egitarau osoa Lea Artibai Turismo-ren web orrialdean ikus daiteke eta jarduera desberdinetarako eskuragarri dauden tokiak mugatuak dira. Hurbil zaitez eta parte har ezazu, Itxaslehor Turismo Zerbitzuak ere bertan izango da, ekitaldian izango diren bisita gidatuetako batzuk gidatzen!

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62