Albisteak

Mexikoko Campeche aldeko ordezkaritza batek Itxaslehor bisitatzen du

2018-01-26

campeche1Aste honetan, Mexikotik, “Campeche”-tik hain zuzen ere Euskadira etorritako ordezkaritza bat hurbildu zaigu gure bulegora, Paula Eugenia Flores Anderea, Garapen Ekonomiko Idazkariordea buru dala, ikusi eta aztertzeko guk gure herrialdean izan dugun eskarmentua beraientzat onuragarria izan daitekeena.

 

Campeche, izatez estatu aberatsa da eta bere ekonomiaren arlorik indartsuena petrolioan datza, hala ere, beste arlotan jorratzeko aukerak bilatzen ari dira eta bat, turismoa izan daiteke. Hori dala eta Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak enpresarekin biltzea eskatu dute, eskarmentu handiko taldea baita produktu turistikoak garatzeko ahalmena eta sektorea dinamizatzeko gaitasuna eta esperientzia baitu, sektorearen eta lurraldearen lehiakortasuna lantzeko zenbait giltza izan daitekeen ideia harrapatzeko helburuarekin

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62