Albisteak

Punta Galea Challenge

Edizio arrakastatsu bategaz bueltan da.

2018-01-11

 

Olatu Handien ekitaldi internazionala den Punta Galea Challenge-a Getxoko Punta Galean kokatutako itsaslabarrean berriz ospatu da, 5 metro baino gehiagoko olatu ikusgarriekaz, 15.000 pertsonen begiradapean.

 

Rafael Tapia txiletarra, Cliff Skudin estatubatuarra edo Francisco Porcella hawai-italiarrak eta Nick Lamb californiarrak, azken hauek Olatu Haundien Zirkuito mundialaren Top 10 kokatuta, osatzen zuten surfari taldeak ez diote bertaratutako bai ikusleei eta bai kazetariei hutz egin.

 

Bertako surfariei dagokienez, Aritz Aranburu, Natxo Gonzalez eta Adrian Fernandez de Valderrama izan dira ordezkaritza opari eta arrakastatzu honen buru izan direnak, finalean 4 Surfari euskaldun kokatuz. Finalean Nick Lamb californaniarra izan da bigarren aldiz nagusi.

 

Azpimarragarria ekitaldiak Komunikabideetan eukitako presentzia, 50 komunikabide baino gehiago bertaratu dira, beraien artean nabarmena izan da telebista kateen partehartzea.

 

Punta Galea Challenge-a Getxo Kirolak, EHSF eta Getxo Surf-ek antolatzen dute Itxaslehor Surf Consultancy-ren zuzendaritza teknikoarekin.

 

Azkeneko Emaitzak:

1-Nick Lamb

2-Adrian Fernandez de Valderrama

3-Indar Unanue

4-Francisco Porcella

5-Natxo Gonzalez

6-Kosme Fernandez

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62