Albisteak

Sopelak bere bisitari-marka hautsi du 2017an.

Turismo bulegoek 21.653 erabiltzaile jaso dituzte gero eta lanpostu gehiago sortuko dituen sektorea tinkatuz.

2018-01-10

ParapentistaSopelak eskaintzen dituen aukera anitzei esker: natura, paisaiak, hondartzak, itsaslabarrak, burdin-hesiaren aztarnak, kultura, gastronomia, kirola, zerbitzuak… gero eta persona gehiago hurbiltzen dira udalerrira beren denbora libreaz disfrutatzera, horrela uzten dute agerian, hain zuzen ere, 2017an erregistratutako bisitari datuek.  

 

Lehenengo aldiz, Itxaslehor Zerbitzu Turistiko-ak kudeatzen dituen udalerriko turismo bulegoek 21.500 bisitak gainditu dituzte eta guztira 21.653 zenbatu dira. Bisitari kopuru handiena, udan kontabilizatu da. Izan ere, ekaina, uztaila eta abuztuan zehar, guztira 15.365 pertsona pasatu dira bulegoetatik, abuztua jendetsuena izanik (6.620 turista).

 

Bildutako datuak, ostera, ez dira datu isolatuak, jada errotutako joera baten erakusgarri baizik. 2015ean Sopelako turismoak gorakada handia izan zuen, eta 2014an 14.797 bisitari izatetik, 2015ean 21.403 izatera pasatu zen. Geroztik, azkeneko 3 urteetan batez beste, 20.100 bisitari inguru izan dira Sopelan.

 

Enplegua. “Turismoa da gure industria, beraz udalerriarentzet oso garrantzitsua da bisitari kopurua gero eta handiagoa izatea, honi esker lanpostu gehiago sortu ahal izango bait dira. Sopelak, kalitatezko eta eskaintza dibersifikatu bat demandatzen duen turismoa bilatzen du”  nabarmentzen du Gontzal Hermosilla-k, bere legealdian bisitari kopurua hazten ikusi dituen Udaleko Alkateak. Zentzu honetan, Sopelak arrera puntu bi ditu urte osoan zehar, zerbitzu honi beste bat gehitzen zaio udan.

 

Alde batetik, Larrabasterran, metro ondoan dagoen bulegoa eta beste aldetik, Udaletxe plazan kokatutako bulegoa. Bi gune printzipal hauetan, Sopelako, bizkaiko kostaldeko eta Euskadiko informazio turistikoa emateaz gain, “Bisita gidatuak antolatzan dira eta Sopela marka duten prdiktuak saldu egiten dira”. Honetaz gain, besteak beste, ostutua lortzeko, jatetxeen, kanpoko ekintzak kontratatzeko edota Surf ikastaroak egiteko, mountain bike edo parapetean ibiltzeko nahi dutenei kontaktuak ematen zaie.

 

Bulego printzipalak, urte osoan zehar zabalik daude eta euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantzesez ematen dute harrera. Hauetaz gain, Sopelak beste informazio puntu bat zabaltzen du uda-garaian.

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62