Albisteak

SportJam, ekintza kirolen azoka

Auten Donostiako Kursaalera mugitu da

2018-05-25

sportjamDagoeneko, zabalik dago azokan stand bat eskuratu nahi duten enpresek izena emateko epea. Hura Donostia Sustapeneko Donostia Surf City Klusterreko kidea da, eta azaroaren 2tik 4ra antolatuko da. 

 

SportJam azoka Donostiako Zurriola hondartza ondoko Sagueseko lautadan antolatu ondoren, SportJam irristatze kiroletan espezializatutako topaketa, estreinako aldiz, Donostiako Kursaal barruan egingo da, instalazio modernoekin, estalitakoak eta hondartzan bertan, erdialdean kokatutako erakin batean, lurrazpiko parking eskuragarri batekin, oinez zein autoz joan ahal izateko. Azoka Donostia Surf City Klusterreko kidea da eta surf industriako jazoera orokor hau antolatzearen alde egiten du, kirola, negozioa, berrikuntza, aisialdia, networking eta industria barne hartuz.

 

Donostia Sustapenaren ustez, azoka hau aukera ezin hobea da enpresek interesdun harremanak ezartzeko eta sektoreko azken nobedadeak erakusgai jarri eta ezagutzera eman ahal izateko, produktuei eta joerei dagokienez. Azoka, hein berean, sektore honek hirian duen zeregina ikusgai jartzeko eta bertako enpresak sustatzeko plataforma bilakatu da.

 

Azoka uretako, elurreko, mendiko kirolak, abentura, outdoor, indoor, hiriko kirolak, motorrekoak etab. maite dituztenentzat diseinatuta dago. Erakusmahaien artean aurki ditzakegu ekipamendu, arropa eta osagarri enpresak, turismo, bidaiak eta aisialdi aktiboko enpresak, entrenamendua eta prestakuntza, lasterketak eta jazoerak, komunikabideak, klub eta federazioak, medikuntza eta nutrizioa eta teknologia eta berrikuntza enpresak. Jazoerak forum bat hartuko du barne eta bertan gaur egungo gaiei buruzko eztabaidak antolatuko dira sektoreko espezialistekin eta atletekin.

 

Informazio gehiago web orrian: http://www.sportjamshop.com/es/blog/-b117.html

 

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62