Albisteak

Surfeko Hirien Sarearen (Wordl Surf Cities Network) urteko topaketa Donsotian egingo da

Hiru egunetan zehar, sarearen barne dauden hirietako profesionalek, jarduera eta topaketa ezberdinetan parte hartuko dute.

2018-11-21

SCD_WSCN_INTERIOR

Surfaren Hirien Munduko Sarea (WSCN), non Itxaslehor Surf Consultancy-k idazkaritza teknikoaren arduraduna da, aberastasuna sortzeko jarduera bezala surfa garatzeko estrategia duten hirien arteko lankidetza-sarea da. Europako, Amerikako, Afrikako eta Ozeaniako hamabi surf hirik osatzen dute;hots, tokiko lehiakortasuna hobetu eta surfaren sektorean berrikuntza irekiaren bidez enplegua sortu nahi dutenek. Parte hartzen duten hiriek ezagutzak partekatzeaz gain, trukeak egin eta toki-mailan surfaren inguruan aberastasuna sortzen duten sinergiak eta ideia berriak sortzen dituzte. Orain arteko urteko bilerak Gold Coast (Australia), Santos (Brasil), Durban (Hegoafrika), Ericeira eta Viana do Castelo (Portugal) eta Arica (Txile) hirietan egin ondoren, sareko kideak Donostian bilduko dira aurten, surfean aritzen diren eta ekitaldian izango diren nazioarteko enpresekin harremanetan jartzeko aukera eskainiko dieten jardunaldien esparruan. 

Aurten, hiri hauetako ordezkariak izango dira ekitaldian: Arica (Txile), Santos (Brasil), Montañita (Ekuador), Huanchaco (Peru), Donostia, Durban (Hegoafrika), Lacanau (Frantzia), Gold Coast (Australia), New Plymouth (Zeelanda Berria), Viña del Mar (Txile), Mafra (Portugal) eta Viana do Castelo (Portugal). 

 

Nazioarteko Biltzarra egingo da azaroaren 21ean (asteazkena) Miramar Jauregian, eta bertan Jim Houghton-ek parte hartuko du; hau da, Surfline-ko salmenten zuzendari exekutiboak, surfean espezializatutako munduko komunikabide digital garrantzitsuenekoak, hilero 1,7 milioi bisita baino gehiago baititu. Ondoren, WSCN-eko hiriek sektore ekonomiko garrantzitsu bezala surfaren garapeneko estrategien berri emango dute. Arratsaldean, berriz, Gipuzkoako lurraldean sektorean puntakoa den enpresetariko bat bisitatuko dute; hots, Wave Garden. Parte-hartzaileak enpresak Aizarnazabalen duen erakusketa-zentrora joango dira. Halaber, Donostiako Pukaseko Hurley Zentroaren instalazioak ikusteko aukera izango dute, Zurriolako hondartzaren ondoan.

Surfaren negozioa duela hainbat urtetatik hona Donostia garatzen ari den sektore ekonomikoetariko bat da. Surfak hirian 35 milioi eurotik gorako inpaktu ekonomikoa izan dezakeela kalkulatzen da,turismoan zein industrian, eta 500 enplegu inguru sortzen dituela. Surfaren garapenerako, Donostia Surf City Klusterra jarri zen abian, eta bertan 53 enpresak eta 11 toki-erakundek hartzen dute parte.

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62