Albisteak

Surfing Euskadi seinaleztapena Euskal kostaldeko hondartzetan.

Itxaslehor-ek diseinu teknikoan parte hartu du.

2017-04-07

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetour-en (turismoaren Euskal agentzia) bitartez, euskal kostaldeko surf hondartza garrantzitsuenak seinalizatu ditu, Surfing Euskadi produktu klubaren barne dagoan eskaintza bateratuari buruz, informatzeko, zabaltzeko eta sensibilizatzeko asmoz. Surf-hondartzetan jarritako panelak hondartza, morfologia, olatuak, korronteak, segurtasun-gomendioak edo surfaren kodeari buruzko kontu garrantzitsuenak biltzen dituzte eta, era berean, bisitarientzako turismo-informazio interesgarria, guztiz pertsonalizatua, inguruko plan eta baliabideekin, eskaintzen dute.

 

Itxaslehor Surf Consultancy, ekintza honen diseinu teknikoa parte hartu du. Zentzu honetan, nabarmentzekoa da, paneletan agertzen den informazioa hondartza bakoitzeko surf eskolekin batera landu direla. Hauek paneletan aurkitzen diren aspektu guztietan, beraien ezagutzaz eta experientziaz baliatuz, ekarpenak egin dituzte. Era berean, paneletan agertzen diren turismo eskaintzari buruzko edukiak lantzeko orduan Turismo Bulegoek ere parte hartu dute. Hondartza bakoitza era espezifiko batean tratatua izan da.

 

Informazio euskarri garrantzitzu bat eta gure bisitarientzat lagungarri izateaz aparte, Surf eskolek irakaskuntza tresna bezala erabiltzeko ere zerbitzatu dezakete, beraien bezeroei surf teknika, olatuen funtzionamenduari, hondartzetako korrontei eta segurtasun kontuei buruzko informazioa emateko orduan.

 

Euskaloha_Mundaka

 

Panelak 4 hizkuntza ezberdinetan editatuta daude eta lehen aipatutako informazioaz aparte, persona bakoitzak bere surf mallaren arabera non surfeatu ahal dauan eta euskal kostaldean olatu eta olatu tartean zer egin eta non disfrutatu buruzko gomediok ere eskeintzen dute

 

Proiektuaren barne dauden hondartzak:

  • La Arena (Zierbena-Muskiz)
  • Ereaga (Getxo)
  • Atxabaribil (Sopela)
  • Arriatera (Sopela)
  • Barinatxe (Sopela)
  • Plentzia-Gorliz
  • Bakio
  • Mundaka
  • Laga (Ibarrangelu)
  • Karraspio (Mendexa)
  • Deba
  • Itzurun (Zumaia)
  • Gaztetape (Getaria)
  • Zarautz

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62