Albisteak

Touring-ak, Euskadin zehar, erakarri egiten du

Errepidetik ibilbideak egiteko motibazioa dela eta Euskal Autonomi Erkidegora datozen turisten ehunekoak nabarmen gora egin du azken bi urteetan.

2018-06-07

Errepidez egiten diren ibilbideek ala, ingelesez esaten zaion moduan, road trip-ek munduan dauden kolore askoko eta oso ugariak diren opor helmugak bisitatzen dituzten pertsonengan maite-sua esnarazten dutela denek jakina da. Hain zuzen ere, opor egonaldi osoa toki berdinean (eta jende berberarekin) igarotzearen gai hori beste garai batzuetako gauza dela ematen du.

 

Euskadin, azken garaietan, antzerako fenomeno bat ikusten ari da. Hala erakusten dute, behintzat, IBILTUR Ocio 2017-2016 txostenak ematen dituen datuak. Txosten hori BASQUETOUR, Turismoaren Euskal Agentziak landutako eta argitaratutakoa da eta Euskadi aisialdi arrazoiak direla eta bisitatzen duten turisten profilaren ezaguera eta portaera ikertzen ditu.

 

Izan ere, bidai motibazio honek, teknikoki touring deritzonak, tik ia !erainoko hazkundea izan du, ondoren ikus daitekeen grafikoan ikus daitekeen bezala:

touring1

 

Horregatik, Basquetourrek touring produktua garatu eta sustatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, Itxaslehor, laguntza tekniko zerbitzua eginez, produktu horren parte delarik.

 

Zehatz-mehatz, The Basque Route bultzatzen saiatzen ari da, Euskadin zehar dabilen, zazpi zatiz osatuta dagoen eta lurraldeak bertara hurbiltzen diren pertsonei eskaintzen dizkien erakargarri turistiko nagusietan barrena dabilen ibilbide bat.

 

Informazio geihago nahi izan ezkero: touring@basquetour.eus

 

     Iturria: IBILTUR Ocio 2017-2016

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62