Albisteak

Turislan, turismo sektoreko lehen enplegu azoka

Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak erakusketaria bezala eta txosten batekin parte hartuko du

2017-03-20

Datorren martxoaren 27 eta 28an Gipuzkoako Foru Aldundiak sektore turistikoaren lehen enplegu azoka antolatuko du Ficobarekin lankidetzan.

turislan_copia

Azoka lan bila dabiltzan pertsonen eta sektore turistikoko enpresen arteko elkargune izatea nahiko genuke. Azoka batik bat lan bila dabiltzan pertsonei zuzentzen bazaie ere, plataforma izan nahi du, halaber, sektore turistikoan profesionalki garatzeko duten gaitasuna ezagutarazi nahi duten horientzat edo orientazio bila dabiltzan ekintzaileentzat. Horrekin batera, enplegu azoka sektore turistikoaren intereseko diren gai nagusien inguruko eztabaida pizteko eta ezagutza partekatzeko gune ere izango da.

Itxaslehorren helburua sektore turistikoaren enpresa bezala han egotea , turismo bulegoetan espezializatuta eta etorkizunerako proiektu ezberdinetan lanean hasteko hautagai berriak bilatzeko.

Berri gehiago ikusi

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62