Esperientzia - Turismo kudeaketa

Berrikuntza

Laguntza aditua

Turismoaren alorrean laguntza eta aholkularitza adituko zerbitzuak eskaintzen ditu Itxaslehorrek hainbat behar espezifikotan, hau da:

  • Enpresa pribatuei laguntza, proiektu turistikoen garapenean eta kontzeptualizazioan: Basque Surf Center, Bewater Bilbao, Moor Surf Eskola.
  • Sare sozialetan komunikatzeko diagnosia eta proposamena Sopela, Portugalete eta Uribe eskualderako.
  • Bakioko Udalarentzako landa-lurra turismo-jarduera bilakatzearen aldeko azterketa.
  • Turismo-azoken balorazio teknikoko txostenak Bizkaiko Foru Aldundirako.
  • Turismo-bulegoen jarduera-protokoloa Bizkaiko Foru Aldundirako.

Kalitatea

Itxaslehorrek kalitatezko parametroen arabera egiten du lan egunerokoan eta hala ematen du aditzera Bizkaiko Foru Aldundiak emandako PREMIE ziurtagiriak eta SICTEDek emandako Jardunbide Egokien ziurtagiriak. Gaur egun, zilarrezko eta urrezko Q ziurtagiriak eskuratzera bideratutako Bikaintasunerako “Euskalit” Fundazioak kudeatutako programetan bikaintasuna eskuratzeko prozesuetan lanean ari da.

Enpresa-xedeak

Esperientzien trukeak eta enpresen aldetik arrakasta izan duten kasuak ezagutzeak balioa eta ikuspegi osatuagoa eskaintzen dio negozioari, enpresa parte-hartzaileak suspertu eta kohesionatzeaz gain. Helburu horrekin, Itxaslehorrek berarekin lankidetzan jarduten duten erakundeetarako enpresa-xedeak antolatu eta proposatzen ditu.

Antolatu ditugun azken bi xedeak hauek izan dira: Europako surfaren industriaren gunera bisita, “Surf City Donostia” surfaren industriako klusterreko enpresekin eta Txileko O’Higgins eskualdean enpresa turistikoekin egindako enpresa-xedea, Euskadin eta Europan jardunbide egokien adibideak ezagutzeko asmoz.

Bidaia teknikoak

Benchmarkinga beste turismoguneetan arrakasta izan duten esperientzien garapena ezagutzeko funtsezko baliabidea da.

Itxaslehorrek azterketa-lanak egiten ditu beste turismogune batzuetan garatzen diren eta gure bezeroentzat eta enpresa turistikoentzat interesgarriak izan daitezkeen esperientziak bilatu eta ezagutzeko. Programaren garapena antolatu eta prozesuan laguntzen dugu, bisitak kontratatuta, mantenua eta ostatua eskainita, eta interesa duten taldeak garraiatu eta lagunduta. Horrez gain, bisitako aurrekontuaren kontrolaz arduratzen gara.

Itxaslehorrek honako turismogune hauetara egindako bisitak antolatu ditu, besteak beste: La Garrotxa, El Penedés eta Arabako Errioxa Bakioko Udalarentzat; Kosta da Morte Sopelako Udalarentzat eta urtero “Jata-Ondo” Landa Garapeneko Agentziarekin lankidetzan jarduten du landa-izaerako turismoguneen azterketan, askotariko gaiekin, hala nola gastronomia, xendazaletasuna eta kultur ondarea; horrez gain, esperientziak bisitatu ditu Gironan, Iruñean, Oliten, Sorian eta Arabako Errioxan.

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62