Zerbitzuak - Turismo kudeaketa

Berrikuntza

Eszenatoki berria, aukera berria

Eskakizun berriek aldaketak eskatzen dizkiete enpresa turistikoei antolaketa-ereduetan eta produktuen eta zerbitzuen egokitzapen iraunkorra egitea ezinbestekoa dute Eredu berriak askotariko planoetan jarduteko modu berria dakar: kudeaketa, salmenta, eta bezeroen asebetetasuna eta leialtzea. Formula horrek turismogunean, eta bereziki merkatuetan, eragina izan dezan ezinbestekoa da administrazio publikoaren antolaketa-gaitasuna, ahalik eta enpresa gehienen inplikazioa eta gizarte hartzailearen partaidetza alde izatea. Turismogunearen kudeaketa-eredu berriranzko mugimendu horrek berrikuntzaren ikuspegitik konfiantza sortu, irtenbide zehatzak proposatu eta sistema turistikoa profesionalizatzen lagunduko duten ekintza publikoko programak garatzea ekarriko du.

innovacionBerrikuntzak aldaketa-prozesua bultzatzen du; produktu turistikoaren ekintzak hobetzea eta birbideratzea, enpresa-eraginkortasuna, turismogunearen antolaketa eta merkatu errentagarrienetarako sarrera.

Antolatutako enpresak dira giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak ondoen aprobetxatzen dituztenak. Turismoan lan egiten dutenen etengabeko gaikuntza eta trebakuntza sektoreko behar iraunkorra da.  Turismoko lanbide bakoitzeko alor espezifikoetan espezializatutako aholkularitza adituak erakundeei baliabideak hobeto antolatzen laguntzen die. Enpresek beren neurrira egindako zerbitzuak behar dituzte, ez ETEak direlako soilik, ETE turistikoak direlako baizik, bakoitzak dituen ezaugarriak izanda.

Interneten azken aro honetan, sare sozialek orain arte beste bezeroen erosteko erabakietan ezezaguna zen protagonismoa eman diote bezeroari. ETE turistikoen antolaketa-eredua ez dezagun nazioarteko estandarretan soilik oinarritu, bezeroen gero eta aldakorragoak diren beharretara zerbitzuak etengabe egokitzean baizik. Ziurtagiriek eta kalitatezko bereizgarriek bidaia-antolatzaileentzat eta zenbait bezeroen sentsibilitaterako aukeratzerakoan erreferente izaten jarraituko dute, baina nire interesak ordezkatzen dituen eta identifikatuta sentiarazten nauen bezeroaren ikuspegitik espezializatutako iritzia gero eta garrantzi handiagoa lortzen joango da denborarekin.

Azken batean, enpresa eta zerbitzu publiko turistiko bakoitzeko errealitateetarako espezializatutako eta egokitutako zerbitzuak eskaintzen ahalegintzen da ITXASLEHOR, kudeaketa-tresnei esker bezeroei hobeto erantzuteko,  haiek leialtzeko eta horrela negozioak errentagarri egiteko gai izan daitezen.

Zerbitzu espezializatuak

  • Berrikuntzako aholkularitza
  • Enpresa-eraginkortasuneko plan sektorialak
  • ISO, Q eta EMAS estandarrak
  • Mystery Expert Guest ®
  • Bezeroak asebetetzea
  • Espezializatutako aholkularitza aditua

Berrikuntzari buruzko esperientzia ikusi.

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62