Itxaslehor konpromisoak

Itxaslehor konpromisoak

Pertsonengatik

Turismoa pertsonek eraikitzen dute. Gure kasuan, lehen mailako giza taldea izatearen zortea dugu, eta hori da Itxaslehorren balio handia. Etxeko marka gisa, proiektu bakoitza harreman pertsonaletan bultzatzen dugu, hori arrakastarako funtsezko faktore bilakatuz.

Profesionaltasunagatik

Itxaslehorreko profesional guztiek modu koordinatuan egiten dute lan, irtenbide orokorrak eskaintzeko, eta proiektu bakoitzean planteatutako erronkak eta helburuak modu asebetegarrian garatzeko espezifikoki prestatuta daude.

Diziplina arteko lanagatik

Itxaslehorreko zerbitzu-zorroa osatzen duen profesionalen talde handi eta prestatuak koordinatuta egiten du lan bezeroen eskakizunei erantzun integrala eta egokia emateko xedearekin.

Etengabeko prestakuntzagatik

Itxaslehorren enpresako profesionalen taldea osatzen duten kide guztien etengabeko prestakuntza bultzatzen dugu.

Ondo egindako lanagatik

Turismoa gure irrika da. Jabetzen gara jarduera turistikoak duen potentzialaz eta turismogune bakoitzeko garapen sozial eta ekonomikoan egiten duen ekarpenaz eta, horregatik, proiektuak eraginkortasunez eta behar bezala exekutatzea nahi dugu.

Ondo planifikatutako proiektuen exekuzioagatik

Planifikatutako proiektuak aurrera eramatea da gure obsesioetako bat. Bezeroei diseinatutako proiektuak exekutatzen laguntzen diegu eta dagokien jarduerak abian jartzen, proiektuaren egilea nor den kontuan hartu gabe.

Zerbitzuen aniztasunagatik

Itxaslehorren eskainitako zerbitzuak etengabeko bilakaeran daude, proiektu bakoitzeko garapen-egoerako une bakoitzeko beharren arabera.

Administrazioan eta enpresa pribatuan laguntzeagatik

Euskadiko turismoak etorkizunean erakundeen arteko harremanak eta enpresa pribatuarekin erabakiak hartzeko harremanak egokitu behar ditu. Eszenatoki berri honetan, Itxaslehor administrazio turistikoen eta enpresa-sektorearen koordinazioaren eta lankidetza aktiboaren alde lanean ari da.

Sormenagatik

Desberdinak izatea, berritzaileak izatea eta proiektu bakoitzean sormena ekartzea araua da Itxaslehorren. Diseinua eta sormena garapen turistikoan egunero planteatutako ekintza bakoitza aberasten duten faktore bereizgarriak dira.

Komunikazioagatik

Komunikazioa egiten dugunaren eta egin nahi dugunaren berme arrakastatsu gisa. Itxaslehorren pertsonalizatutako eta exekuzio fase bakoitzera egokitutako komunikazio-tresnak gehitzen ditugu proiektu guztietan, baita gurean ere.

Talde-lanagatik

Garatutako proiektu bakoitzean lantaldea osatzen dugu bezeroekin batera, partekatutako helburuekin eta planteatutako xedeak erdiestea oinarri hartuta.

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62