Esperientzia - Turismo kudeaketa

Marketin turistikoa

Sustapen azokak eta ekitaldiak

Hamaika balio turistiko biltzeko modurik onenak bisitaria erakartzeko sormen handiko Turismo Azokak eta aparteko ekitaldiak dira. Itxaslehorrek esploratu eta azterketak egiten ditu eszenatoki berriak eta gai berritzaileak topatu eta markak merkaturatzeko edo turismoguneak finkatzeko, produktu zehatzekin eta irudi jakinarekin lotuta.

Turismoguneak eta horietako baliabide turistikoak hainbat alorretan, nazioartean nahiz Estatuan, sustatzea da gure lana, gure presentzia ekitaldi motara egokituta, betiere; turismo-azokak, kirol-ekitaldiak, espezializatutako azokak, estropadak, itsas azokak, nazioarteko konbentzioak eta sinposioak, kultura- eta kirol-ekitaldiak eta gertaerak eta abar.

Gaur egun, Itxaslehor Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren sustapen-gunean izaten da eta hura kudeatzen du azoketan.

Sustapen-gune hauetara joan gara, besteak beste: FITUR, Madril; SITC, Bartzelona; Expovacaciones, Bilbo; Mexiko; Velux 5 Oceans, La Rochelle; Agrotur, Cornella; INTUR, Valladolid; Expotural, Madril; SEVATUR, Donostia; Volvo Ocean Race, Freemantle; Australia eta abar.

Turismoguneko marketina

Marktin-plan ona edukitzea funtsezkoa da produktu turistikoen berri emateko eta saltzeko estrategiarako. Eskaintza banatu ahal izateko eskaera aztertzea eta ingurunea eta lehia aztertzea ezinbestekoa da marka behar bezala kokatzeko eta sustapen- eta merkaturatze-kanpainak helarazteko, bai modu eraginkorrean ohiko komunikabideetan, bai “on lineko” euskarrietan.

Itxaslehor, Uribe eskualdea, Bizkaia Euskal Kostaldea eta abarren artean egindako turismoaren dinamizazioko planak nahiz surfa produktu turistiko gisa definitzeko planak turismogunearen Marketineko Ardatz Estrategikoa dute.

Jardunaldi teknikoak

Itxaslehorrek jardunaldi teknikoak prestatu eta garatzen ditu bezeroen interesekoak diren alderdiak sakontzeko. Edukiak, aldez aurreko alderdiak, eszenaratzea, exekuzioa eta jardunaldien itxiera lantzen ditugu. Prozesuko xehetasun guztiak zaintzen dira: edukien aukeraketa, hizlarien hautaketa, programaren planifikazioa, finantziazioa, eszenatokia, datak, eszenaratzea, balorazioa eta amaierako memoriak.

Itxaslehorrek 2012. urtean Bizkaia Euskal Kostaldea elkarteko barne-hausnarketarako jardunaldiak eta Donostiaren sustapenerako garatutako Surfaren Sektoreko Berrikuntzari buruzko jardunaldiak antolatu ditu.

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62