Zerbitzuak - Turismo kudeaketa

Marketin turistikoa

Gaur egun arte egindakoa berrikusi, funtzionatzen duena hartu eta gainerakoa aldatu egin behar da; horrela, konbentzitu eta saldu egingo dugu.

marketing1

Gaur egungo marketinak bide guztiak konbinatzen ditu. Produktuak modurik eraginkorrenean iritsi behar du eta iritsi daiteke xede den publikoarengana. Eskuragarri dauden aurrekontuetatik abiatuta eszenatoki guztien aldez aurreko gogoeta egin behar da beti eta ahalik eta tresna eta bide onenekin esku hartu behar da. Behin betiko egin beharrekoa sortutako inertziak apurtzea da. Aldi batetik bestera errepikakorrak diren marketin, komunikazio eta posizionamenduko planak, zer xedetara bideratuta dauden ondo jakin gabe... Jaurtiketa hobetu beharra dago, ez dago beste aukerarik.

Era berean, ITXASLEHORREN benetako marketina egin behar dela pentsatzen dugu. Turismogunearen edo enpresaren funtzio guztiak jasotzen dituen hura: estrategia, produktuak, bitartekaritza, xedeak, lehia, prezioak eta salmentarako eta komunikaziorako tresna onenak. On linea eta off linea dagokien neurrian konbinatu behar dira eta mezuetako arrazionaltasun- eta emozio-karga neurtu, bezeroengana garbi heltzeko xede bakarrarekin.

Web posizionamenduko teknikak bezeroen oinarria zabaltzeko modurik onena dira gaur egun. Hedabide sozialen kanpaina egokiak, kostu izugarria zela eta, hedabide tradizionalekin pentsaezina zen segmentuetara heltzea ahalbidetzen du. Webguneak turismogunearen ontasunak zabaldu eta aginduko dituen jarraitzaileen komunitatea sortzeko aukera ematen du, eta horrekin, saltzeko aukera handiagoa.

Horrez gain, ITXASLEHOR azoketan eta ekitaldi turistikoetan turismoguneak ordezkatzen ere espezializatu da, baita gama goreneko produktu turistikoetarako prestigiozko gidaliburuen produkzioan eta honako euskarri baliotsuen garapenean ere: planoak eta mapak; exekuzio-memoriak; trebakuntzako eskuliburu korporatiboak eta beste.

Zerbitzu espezializatuak

  • Brand building
  • Azoka eta ekitaldi turistikoetarako publizitate- eta laguntza-kanpainak
  • Turismoguneetarako eta produktuetarako cross media
  • Komunikazio turistikoko kabinetea
  • Hedabide sozialen kudeaketa eta posizionamendua
  • Turismoguneak eta baliabideak seinaleztatzeko planak
  • Turismoguneak hazteko plan estrategikoak
  • Turismoguneetarako esperientziazko web-atariak
  • Argitalpenak

Ikusi marketin turistikoari buruzko esperientzia.

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62