Nor gara?

Nor gara?

Euskadik turismogune gisa duen gero eta eskaera handiagoari zerbitzu berriekin erantzuten dion turismo-kudeaketako enpresa da Itxaslehor. Zerbitzu integrala eskaintzen diegu bezeroei, bakoitzarentzat espezifikoki diseinatutako zerbitzuekin, haien behar, lehentasun eta aukerak kontuan hartuta.

Gure bezeroen lidergoa bultzatzen dugu:

  • ekintza publikoaren ikuspegi estrategikoa dugu
  • oraina kudeatzen dugu
  • etorkizunean pentsatzen dugu
  • turismoguneak produktu bilakatzen ditugu

Ekintza guztiek etekina ekarri behar dutela pentsatzen dugu, bai administrazio publikoarentzat –planifikatutakoa exekutatuta–, bai sektorearentzat. Azken horri emaitzak hobetzen laguntzen diogu kudeaketarekin eta berrikuntzarekin. Cross Media komunikazio-estrategiak helburu guztiei erantzuteko segmentatu egiten dira eta beren gain hartzen dute turismoguneen eta produktuen Interneteko posizionamendua eta ikuspena, eta turismoguneetako saldu osteko zerbitzuak.

Itxaslehor hiru atal nagusitan antolatuta dago:

  • Estrategia
  • Eraginkortasuna
  • Cross Media komunikazio-estrategia

 

ESTRATEGIA ERAGINKORTASUNA CROSS MEDIA
Lidergoaren ikuspegia Turismoaren errentagarritasuna Komunikazioaren balioa
Planifikazioa
Eraginkortasuna
Produktua
ETE-en errendimendua
Turismoguneen antolaketa
Berrikuntza
Webguneak
Marketina
Editoriala
Estrategiako gerentea Eraginkortasuneko gerentea Sormeneko gerentea
  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62