Esperientzia - Aholkularitza

Planifikazioa eta estrategia turistikoa

Balio-azterketak

Itxaslehorrek hainbat diziplinatako baliabideei balio turistikoa emateko azterketak egiten ditu: ondarea, kultura, gastronomia, natura eta kirola, esaterako.

Produktu turistikoaren balio-kateko hainbat fasetan egiten dugu lan. Hori horrela, gure egitekoa da turismoguneko baliabideei balioa ematea, turistek horiez goza dezaten eta uler ditzaten eta jarduera osagarriak gara ditzaten. Hori horrela, baliabideen inbentarioa egiten dugu, sailkatu egiten ditugu, lurraldean dagoen planifikazioaren arabera etorkizunera begira proiektatzen ditugu eta jarduera-proposamenak egiten ditugu, esate baterako, elementuaren eta ingurunearen egokitzapena, seinaleztapena eta sarrerak, eduki turistikoak eta abar.

Honako hauei balio turistikoa emateko azterketak landu ditugu: Itsaslabarren ibilbidea Sopelako Udalarentzat; Fruizeko harrobia; Uribe eskualdeko Burdinazko gerrikoari balio turistikoa ematea; Hondartzetako Egoera-azterketa baliabide turistiko gisa Euskal Kostaldean eta Xendazaletasuneko ibilbideak Bakioko Udalarentzat.

Surfaren garapen-eredua produktu turistiko gisa

Euskal Kostalderako surfeko produktu turistiko berria garatzeko ekintzen eta jarduera-proposamenen gidaliburua egitea izan da Basquetour erakundearentzat egindako azterketa honen helburua.

Jardueren gidaliburua sektore publikora, nahiz pribatura bideratutako ekintza zehatzen proposamenen saialdietan oinarritu da. Surfaren produktu turistikoko katearen konplexutasuna dela eta, sortzeko, antolatzeko, planifikatzeko, programatzeko, sustatzeko, jakinarazteko eta merkaturatzeko urratsetako bakoitza hobetzera bideratutako ekintzak eta proposamenak formulatu behar izan dira.

Azterketaren xede nagusia Euskadin surfaren inguruko produktu turistikoaren eredu berria sortzeko eta bultzatzeko estrategia definitzea eta exekutatzea da; kirol hori praktikatzeko potentzial handiko turismogunea izateagatik sektorea dagokion tokian kokatzea helburu izanik eta horren garapenak kontuan hartu behar duen iraunkortasuna une oro errespetatuta.

Plan estrategikoak eta turismoaren dinamizazioko planak

Turismoguneen eta baliabide turistikoen planifikazio turistikoak, potentzialtasun turistikoa hobetzeaz gain, inplikatutako sektore turistiko guztiaren trakzio eta dinamizaziorako tresna esanguratsu gisa funtzionatzen du. Planek errealistak eta merkatuko ereduen beharretara eta aldaketetara egokitutakoak izan behar dute eta turismogune bakoitzeko errealitate enpresarial eta sozialera egokituak.

Proposatutako ekintzen eraginkortasuna eta lurraldeko garapen ekonomikoaren eta sozialaren suspertzea bilatzen duen planifikazio estrategiko orok arrakasta izateko ezinbestekoa da partaidetza pribatua.

Testuinguru horretan, Itxaslehorrek prozesu estrategiko hauetan hartu du parte, erakunde parte-hartzaileekiko erabateko sintonian:

  • Uribe Kostako sektore turistikoaren lehiakortasuneko plana
  • Euskal Kostaldeko gida-plana
  • Bidasoa-Txingudi eskualdeko itsas turismoaren plan estrategikoa
  • Euskadiko natura eta abenturazko turismoaren plan estrategikoa
  • Euskal Kostaldea Bizkairako turismo-dinamizazioko plana
  • Mendexako Udalaren turismo-dinamizaziorako plana
  • Uribe eskualderako turismo-dinamizaziorako plana
  • Uribe eskualderako turismo-dinamizaziorako plana
  • Goierri eskualderako turismo-dinamizaziorako plana
  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62