Zerbitzuak - Aholkularitza

Planifikazioa eta estrategia turistikoa

Zure planak gaur egun zure aurrekontua zehazten du eta aurrekontua zure politikaren arrakasta da

Planifikazio-prozesuek gaur egun, inoiz baino gehiago, helburu errealistak formulatu, monitorizazioa areagotu –berbideratzea bermatzeko– eta etorkizuneko eszenatokiak diseinatu eta eraiki behar dituzte.

Ideia multzoa proiektatzea, denboran erreferentziak finkatzea eta helburuak lortzeko mekanismoak egituratzea turismoguneetako garapen ekonomiko eta soziala suspertuko duen turismo-planifikazioko prozesuaren osagai nagusiak dira.

Turismoguneak merkatuetako ustekabeko aldaketetara gero eta hobeto eta bizkorrago egokitu behar duten erakunde dinamikoak dira. Merkatuek markatzen dute aldaketaren bilakaera eta intentsitatearen erritmoa.

Administrazioak inoiz baino gehiago planifikatzaile publikoak behar ditu sektore turistikoan.

Asmo handiko ikuspegia duten liderrak, aurrekontuaren errendimendua optimizatzeko irrika dutenak, enpresen sektorean konfiantza sortzeko gai direnak eta ideien indarrarekin konprometituak.

Lider horientzat hazkunderako planak sortu dira. Aukera hauek eskaintzen dituzten planifikazio turistikorako baliabideak dira:

  • Turismogunearen gaitasunak ezagutzea: zer eskaini daitekeen eta zer espero daitekeen.
  • Merkatuak ulertzea: aukerak detektatuta eta haiei erantzunda. Buru argiz.
  • Etorkizuna eraikitzeko ekintzak jaso eta ordenatuko dituen plana lantzea.

Zerbitzu espezializatuak

  • Plan estrategikoen diseinua eta txertaketa
  • Sortzen ari diren turismoguneen merkaturatzea
  • Turismoguneak hazteko planak
  • Turismogune helduak suspertzea

Planifikazioari eta estrategia turistikoari buruzko esperientzia ikusi.

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62