Esperientzia - Aholkularitza

Produktu turistikoa

Surfing Euskadi Produktu Kluba

Produktu-klubaren helburua erakunde publikoak, surfaren sektoreko enpresaburuak eta sektore turistikoko enpresaburuak biltzea da, horretarako, surfaren erakargarritasunean oinarritutako produktu berri bat sortzeko partekatutako prozedura erabilita.

Surfing Euskadi Produktu Klubean kalitatean, profesionaltasunean eta esperientzian oinarritutako zerbitzuen proposamena eta surf-eskaintza topatu daitezke. Eskaintza kluba osatzen duten eta bertako kide izateko baldintzak arrakastaz gainditu dituzten enpresek eskainiko dute. Gaur egun 42 enpresak eta 12 erakunde publikok osatzen dute kluba.

Itxaslehorrek Surfing Euskadi Produktuaren Kluba garatu eta txertatu du eta gaur egun surfari buruzko produktu turistiko espezifikoen sorrera eta haien merkaturatzea koordinatzen du.

Bilbao Bizkaia Card txartel turistikoa

Itxaslehorrek Bizkaiko lurraldeko garraiobideetan bidaiatzeko balioko duen txartel turistikoaren sorreran hartu du parte. Horrez gain, txartel horrek produktu turistikoak erosteko aukera eskaintzen du. Azkenik, prototipo hori hobetu eta Bilbao-Bizkaia Card sortu da.

Menan asteburua pasatzeko packa

Kasu horretan, bereziki bikoteei zuzendutako produktua osatzeko ekimena jarri zen abian, hainbat zerbitzu bateratuta: ostatua, otorduak eta bisita gidatuak.

Produktu-zorroak eta esperientziak Uriben

Itxaslehor SL enpresak Uribe eskualderako produktu turistiko berriak diseinatzeko eta sortzeko egin du lan.

Xede horretarako, atal teorikoa idatzi dute eta bertan turismogune terminoa sartu eta produktu turistikoa eta horren osagaiak kontzeptualizatu dituzte, ondoren, testuinguru praktikora igarotzeko eskualde mailan aplikatuta eta horrekin askotariko izaeratako jarduerak/esperientziak ezartzeko, etorkizunean mundu mailako produktu turistikoaren zati gisa merkaturatu ahal izateko (pakete turistiko gisa ere ezaguna).

Eskualdeko produktu turistikoen aukeraren artean kontsumitu daitezkeen 8 ekintza/esperientzia berri daude guztira. Produktu horien artetik gehienak enogastronomiarekin (tailer gastronomikoak/dastatzeak/uztartzeak) eta naturarekin lotuta daude (hegaldi turistikoak globo aerostatikoan/hegazkin arinean).

Gaikako ibilbideak

Itxaslehorrek autogidatutako gaikako ibilbideak kontzeptualizatu eta txertatu ditu, turismogune bateko baliabideak ezagutzea errazteko xedearekin, ondare eta natur baliabideak nagusiki. Ibilbideen diseinuan, markaketan eta elaborazioan egin du lan, baita horien mantentze-lanetako planean ere.

Proiektuen artean hauek dira azpimarratzekoak: Mena Haraneko Udalerako garatutako ondare-ibilbideak, Bakioko historiaren interpretazioko gaikako hiru ibilbideak, Sopelako Ibilbide Gastronomikoa eta Villasana de Menako oinezko ibilbideak.

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak turismogunea ezagutzeko tresna bikainak dira; ingurunea, bertako baliabideak eta errealitate soziala eta kulturala ezagutzeko eta ulertzeko aukera ematen baitute.

Itxaslehorrek, lan egiten duen turismoguneetan, bisita gidatuen programak diseinatu, planifikatu eta exekutatzen ditu. Edukiak garatu, ibilbideak planifikatu, seinaleztapena eta haren interpretazioa landu, langileak prestatu, haien kontratazioa kudeatu eta abian jartzea planifikatzen dugu.

Ibilbide horiek gidariarekin edo nork bere aldetik egin daitezke. Gero eta gehiago eskatzen dira ibilbide autogidatuak eta teknologia berriek ere laguntzen diete ibiltariei.

Itxaslehorrek bisita gidatu hauetan egin du lan:

  • Bakio: autogidatutako hiru ibilbide.
  • Lekeitio: marinel-herribildura bisita gidatuak.
  • Portugalete: bisita gidatuak hirigune historikora.
  • Sopela: Munarrikolanda ibilbidea.
  • Mena Harana: bisita autogidatuak.
  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62