Esperientzia - Turismo kudeaketa

Turismoguneen antolaketa

Erakunde turistikoen kudeaketa

Bizkaia Euskal Kostaldea

Bizkaia Euskal Kostaldea elkartea elkartekide bakoitzaren turismoaren alorreko esfortzuak batzeko eta turismoaren jarduera Bizkaiko kostaldean modu bateratuan sustatzeko xedearekin sortu zen, herri bakoitzeko baliabideak ondoko herrietakoekin osatuz eta, horrela, turismogune baliotsuagoa eta erakargarriagoa sortuz.

1999az geroztik, Bizkaia Euskal Kostaldea elkartea Itxaslehorren zerbitzuaz baliatzen da elkartea kudeatu eta sustatzeko. Gaur egun Bizkaiko kostaldeko 12 udalerri biltzen ditu.

Goitur: Goierriko eskualdea, Gipuzkoa

2004az geroztik, Itxaslehorrek Goierri Eskualdeko Turismo Dinamizazioko Planean ezarritako jarduerak garatu eta exekutatzen ditu, baita Goiturren (Goierriko eskualdean turismoa sustatzeaz arduratutako erakundea) turismo-kudeaketarako laguntza teknikoko eta aholkularitzako lanak ere. Horrez gain, turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko jarduerak garatu dira, lehiakortasunerako zerbitzu teknikoa, produktu turistikoak sortzeko laguntza teknikoa, hala nola Euskadiko Produktu Enogastronomikoaren lehen Kluba eta Esperientzia Turistikoen Interneteko diseinua eta horien laguntza.

Jata-Ondo: Uribeko eskualdea, Bizkaia

2004. urtetik Laguntza Teknikoa eskaintzen du Itxaslehorrek Bizkaiko eskualde horretan, besteak beste, turismoaren garapenean lan egiten duen Landa Garapeneko Jata-Ondo Elkartearentzat.

Laguntza horrez gain, Uriben “Burdinazko gerrikoaren” balioa sustatzeko azterketak egin dira eta produktu turistikoak sortu dira, hala nola “Erroten eta upategien ibilbidea”. Gainera, eskualdeko Turismo Dinamizazioko Plana garatu zen 2006an eta 2010ean. 2012ko azaroan Uribeko Produktu Enogastronomikoaren Kluba sortu zen.

Turismo-bulegoen kudeaketa

Itxaslehorrek, 1999an sortu zenetik, turismo-bulegoen kudeaketan egiten du lan; horietan bisitariari erabateko harrera- eta arreta-zerbitzua eskaintzen zaio, turismogunearen sustapena egiten da eta ingurunea dinamizatzen da. Hori guztia kalitatezko parametroen arabera, kalitate turistikoaren “Q” ziurtagiria eskuratu duten Bakio eta Sopelako turismo-bulegoak, kasu, eta “Itourbask” Turismo-bulegoen Euskal Sarearen bidez sarean egindako lanari esker.

Bulegoetako bakoitzean hobetzeko lan egiten dute zerbitzuko arduradunei eskainitako prestakuntza iraunkorreko planekin eta kudeaketa-planekin.

Itxaslehorrek kudeatutako turismo-bulegoak: Bakio, Bilbao Exhibition Center, Dima, Durango, Lekeitio, Portugalete, autobideetako informazio-puntuak, Sopela, Zierbenako ferry-terminala, Getxoko itsas bidaien terminala eta Mena Harana.

  • Itxaslehor, S.L. San Pelaioko Bide Nagusia 58 B, 48130 Bakio - Bizkaia
  • Telefonoa: 946 19 58 61
  • Faxa: 946 19 58 62