EHUN LAGUNEK BAINO GEHIAGOK HARTU ZUTEN PARTE SURF BUSINESS MEETING-EN SEIGARREN EDIZIOAN  header image

EHUN LAGUNEK BAINO GEHIAGOK HARTU ZUTEN PARTE SURF BUSINESS MEETING-EN SEIGARREN EDIZIOAN

Joan den urriaren 19an hasi zen Surf Business Meeting-en, seigarren edizioa. Bertaratutako pertsona batzuek orain arteko onena dela esan dute. Ponentzien maila, agertokien aniztasuna eta sortutako lankidetzagatik.

Itxaslehor Surf Consultancyren zuzendaritza teknikoarekin, 120 pertsonak hartu zuten parte proposatutako hiru jardunaldietan. Jardunaldi guztiak irekiak eta doakoak izan ziren.

Berriro ere, Getxo Itsas Hub Getxoko Kirol Portuko Itsaso eta Irristatze sektoreari buruzko ekimen-zentroan egin zen jardunaldi profesionala. Bertan, networking bat eta laguntza pertsonalizatua eskaini zitzaien sektoreko hogeita hamar bat enpresari.

Urriaren 20an, osteguna, Sopelako Kurtzio Aretoan, luxuzko lau hitzaldi eman ziren sektorean punta-puntakoak diren gaiei buruz; Iker Agirrek merkatuaren gaur egungo egoera aztertu zuen, surfeko taula %100 jasangarriak izateko aukera aztertu zuen, Itsas BioDesign erakundeak dagoeneko egiten dituen foam biodegradagarrien antzera. Itsasoak osasun fisiko eta mentalerako dituen onurei buruzko zenbakiak eta estatistikak AZTI, Maria C.Uyarra eta Sarai Pouso ikerlariekin, eta proiektu urdin eta jasangarri handien lidergoa Europan, Viana do Castelo (Portugal) klubaren eskutik.

Azken jardunaldia Bilboko Itsasmuseum-en egin zen, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. Jesús María García de Cos Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuordea bertan zela eta ongietorria egin ondoren, foro dinamiko bat sortu zen, non enpresek eta erakundeek surf-turismoari buruz hitz egin zuten.

Beste edizio handi bat, Sopelako Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailak eta Getxok, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Basquetourren bidez antolatu dutena. Inoiz baino globalagoa eta heterogeneoagoa izan da, eta berriro bete du lotura berriak sortzeko eta lankidetza-eszenatokiak marrazteko asmoa, azken edizioetan egin izan den bezala, betiere giro adeitsu eta kolaboratibo handi batean, sektore honen ezaugarri baita goraldian.