GETXO ITSAS HUBEKO POSTU GUZTIAK BETE DIRA
Irailean Getxo Itsas Huben beste enpresa bat sartzearekin batera, kirol-zentro nautikoko lanpostu guztiak (18) beteta daude. Azken atxikimendua 2015ean sortutako Grunver ingurumen-aholkularitzarena izan da, bere proiektua da abian jartzea teknologia handiko itsaspeko zerbitzuak itsas munduarekin lotutako erabilera tekniko-zientifikoetarako, industrialetarako, ikus-entzunezkoetarako, turistikoetarako eta ingurumen-hezkuntzarako.
Getxo Itsas Hub
Getxo Itsas Hub Kirol Portuan dago. Bizkaiko itsas industriaren garapenerako eta irristaketarako erreferente izan nahi du eta enpresa-ekosistema bat garatu nahi du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Sopelako Udalarekin, Bizkaiko beste udalerri batzuekin, unibertsitateekin eta sektoreko eragileekin lankidetzan. Iñigo Urkitza Sustapen Ekonomikoko zinegotziak gogorarazi duenez, “Getxok jarduera ekonomikoa sortu nahi du udalerrian, baita mikroenpresei lagundu ere, eta Itsasoaren Industriaren eta Irristaketaren espezializazio hori apustu estrategikoa da, eta dagoeneko emaitzak ematen ari da“.
18 lanpostu ditu; horietatik %89 enpresek zuzendutako proiektuei dagozkie, eta %11 ekintzailetza-proiektuei. Proiektuen tipologiari dagokionez, %67 industria-proiektuak edo lotutako zerbitzuak dira, eta % 33 aisialdi-zerbitzuak.
Zentroak, halaber, jardunaldiak, topaketak eta bilera-guneak hartzen ditu ekosistema nautikoko enpresa eta proiektuentzat, nahiz eta Huben ez egon.
Itxaslehor proiektuak dinamizatzeaz eta haien segimenduaz arduratzen da.