ITXASLEHOR ZERBITZU TURISTIKOAK-EK QUEER DESTINATIONS COMMITTED SARIA JASO DU header image

ITXASLEHOR ZERBITZU TURISTIKOAK-EK QUEER DESTINATIONS COMMITTED SARIA JASO DU

Queer Destinations bereizgarria kalitate-zigilua eta bermea da esperientzia bakarra eta diskriminaziorik gabea bilatzen duten pertsonentzat. Horrela, gure enpresak LGBTQ+ kolektiboaren eskubideekin konpromisoa hartzen du.

Queer Destinations nazioartean LGBTQ+ turismoaren segmentuan lider den enpresetako bat da. Sentsibilizazio programen, aholkularitzen eta produktu turistikoen garapenaren bidez, Queer Destinations mundu osoko gobernuak, helmugak eta enpresak LGBTQ+ bidaiariekin lotzen dituen zubia da.

Itxaslehorretik, honetarako gaitu gara:

  • % 100ean LGBTQ+ komunitatearentzat diskriminaziorik gabeko leku inklusibo gisa identifikatzea.
  • Gure marka LGBTQ+ turistarentzako segurtasuna, konfiantza eta kalitatea bezalako balioekin lotzea, funtsezko elementua baita helmuga turistiko bat hautatzeko erabakian.
  • Queer Destinations bereizgarria izatea, mundu osoko elkarte, gobernu eta enpresa nagusiek aitortutako zigilua.

LGBTQ+ komunitateko bezero guztien konfiantza guztion esku dago. Gure harreraren, hizkuntzaren, publizitatearen eta lantaldearen mende egongo da gustura sentitzea eta esperientzia errepikatu nahi izatea.

Horretarako, haien berezitasunak ezagutu, enpatia pixka bat izan, beste edozein pertsona bezala tratatu eta diskriminazio-egoerak prebenitu besterik ez dugu egin behar, etxean bezala sentiarazteko gure establezimenduetan eta lantokietan. Oso erraza da!

Azkenik, Itxaslehorretik adi egongo gara lurraldean ildo horretan garatzen den edozein ekimeni, hala nola LGBTI Travel Allies enpresa-bereizgarri hasiberriari. Programa estrategiko horren helburua da DNAn berdintasunaren eta aniztasun afektibo-sexualaren defentsa daramaten Bizkaiko turismo- eta zerbitzu-enpresak inplikatzea.