GETXOK NOVAGOB 2025 BERRIKUNTZA PUBLIKOKO KONGRESUAN PARTE HARTU DU
A Coruña, Bartzelona eta Las Palmas Kanaria Handikoekin batera, Getxok, “BERRIKUNTZA URDINA: KOSTALDEKO HIRIEN ESPERIENTZIAK” izenburuko mahai-inguru baten protagonista izan da.
NovaGob 2025 Berrikuntza Publikoko Kongresua, urriaren 27 eta 28an, Bartzelonako World Trade Centerren ospatu da. Itxaslehor Surf Consultancyk Getxo udalerria lagundu du mahai-inguru honetan.
Berrikuntza Publikoko Kongresuak baloreen, teknologiaren eta pertsonen alde egiten du, erakunde publikoen ahalmen guztia aprobetxatzeko. Bere 11. edizioan, administrazio publikoaren arloko 1500 pertsona baino gehiago bildu ditu, berrikuntzaren bidez eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin.
Getxok itsas industria eta lerradura sustatzearen alde egindako apustuak eta estrategiak, ekonomia urdineko sektoreetara bideratutako espezializazio irmoarekin batera, antolatzaileen arreta piztu du, eta, horregatik, haien esperientzia partekatzeko gonbita jaso dugu.
2001az geroztik, Getxok ekosistema bizi bat sustatzen du, itsas industriari, irristatze-kirolei eta lankidetzazko berrikuntzari lotua. Ingurune dinamiko horretan, ekintzaileak, enpresak, profesionalak, prestakuntza-zentroak, erakundeak, elkarteak eta itsas eta kirol-sektoreko eragileak elkartzen dira.
Abian jarri zenetik, Getxo Itsas Hub ekosistemak itsasoaren eta irristatzearen inguruko proiektu, eragile eta lankidetzen komunitate dinamikoa finkatu du. Hona hemen hori islatzen duten zenbait zifra.
450 lagunek baino gehiagok hartu dute parte aholkularitza, trebakuntza eta networking ekintzetan.
600 lagun baino gehiago elkartu dira topaketa profesionaletan eta ekitaldi sektorialetan (Sail Inn Pro, Getxo Itsas Fest, LKB Surf Film Festival, …).
2024an antolatutako 14 ekitaldi profesional.
34 bilera tekniko tokiko eta nazioarteko enpresa eta eragileekin.
28 proiektu daude GIH Ekintzailetza Zentroan, 2021ean ireki zenetik.
15 proiektu aktibo 2024an.
50 erakunde kolaboratzaile baino gehiago, unibertsitateak, elkarteak eta kluster sektorialak barne.