BILBO EPOA ko (EUROPEAN PRIDE ORGANISERS ASSOCIATION) URTEKO BIILERA OSPATZEKO EGOITZA header image

BILBO EPOA ko (EUROPEAN PRIDE ORGANISERS ASSOCIATION) URTEKO BIILERA OSPATZEKO EGOITZA

Bilbao Bizkaiako ordezkariak oraintxo izan dira Vienan, Bilbo hiria proposatzeko EPOA –ren (European Pride Organisers Association) Urteko Batzar Nagusiaren egoitza bezala, non beste gauzen artean, Europride non ospatuko den erabakitzen da. Azkenik lortu egin da eta izatez, datorren urteko irailaren 19-22ra ospatuko da.
Arrakasta borobila izan da, batez be epe laburrean egin baita. Nork esan, orain dala urte bat, BDF Turismo Sailaren aurrean, lurralderako “LGBT+ friendly” turismoa sustatzeko estrategia aurkeztu genuenean.
Izan ere, estrategia horren lan ildo bat modu honetako bilerak gure lurraldera erakartzea zan. Era honetan bat egiten zen, alde batetik MICE (Meetings, Incentives, Conventions and Exhibitions) turismoa indartzea eta bestetik gure lurraldea ondo kokatzea eragile garrantzitsuen bitartez
Hau posible izan da, behin estrategia bertoko eragile nagusien artean partekatu, helburua zehaztu, taktika eta ekintza nagusiak baita ere, baliabideak jarri eta lan talde aditua martxan jarri ondoren.
Nahiz eta bakarrik pausu bat izan (nahiz eta pausu garrantzitsua) beste hainbeste akzio tartean, plan handiago baten barne, kontutan hartzeko antolatze eredu on bat bilakatu da. Zorionak posible egin duten guztiori.