ARRAIN AZOKAK BERE 25. URTEBETETZEA OSPATZEN DU.
Bermeoko Lameran maiatzaren 17tik 19etara ospatuko da.
Arrain Azoka agertu zen duela 25 urte Bermeoko kontserbategien potentziala publikoari adierazteko herriaren ekonomiaren oinarrietako bat izateagatik. Harrezkero, bere postuak azokako bihotza dira, Lamera parkean.
Programatutako jardueren barruan nabarmendu behar da; Arroyabeko ozpinetako antxoa berriak, Kofradia Zaharrako bonito platerak helburu solidarioekin eta Itxasoa arte erakusketa, Arroyabeko kontserbategiera bisita gidatuak, sukaldeko tailerrak eta showcooking Bermeo Tuna World Capital karpan, Urdaibai Bird Centre-en hitzaldiak eta umeentzako tailerrak AZTI-ren eskutik.
Hitzordu honek izaera turistiko nabaria du Euskal kostaldeko ekitaldi gastronomikoa izatearren eta munduan zehar bultzateko proiekzioa.
Produktu-postu guztien artean Urremendi ADR-ak postu bat izango du informazio turistikoarekin eta Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak kudeatuko du.
Postuak publikoarengana irekita egongo dira ostiralean eta larunbatean 11.00 15.00 eta 17.00 21.00. Igandean ordutegia da goizeko 11.00etatik 15.00etara soilik.