SURFAREN INDUSTRIAREN ERRONKAK ETA AUKERAK GAUR EGUN header image

SURFAREN INDUSTRIAREN ERRONKAK ETA AUKERAK GAUR EGUN

Itxaslehor Surf Consultancy-k Getxo eta Sopelako sustapen ekonomikoko eta enpleguko eremuetarako ematen duen laguntza teknikoaren barruan, tokiko surfaren industria sustatzea eta garatzeko helburuarekin, Beaz-ek antolatu du, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan, on line prestakuntza bat. Topaketa horretan, Covid-19k surfaren industrian eragindako lehenengo ondorioak aztertu nahi izan dira, eta bestalde, bezeroaren esperientzia nola aldatu den jakin koronabirusa dela ta: harremanetatik low-touch economyra.

Guztira 13 enpresak hartu dute parte bi egunetan programa batean. Bertan izan dira Juan González-Vega, Eurosimako Zuzendaritza Batzordeko kidea, eta Iñaki Fernandez Lopez-Zuazo, Enpresagintza Fakultateko irakaslea eta Mondragon Innovation & Knowledge proiektuen kudeatzailea.

Aukera paregabea izan da gure negozioen garapenaren egungo gakoak ulertzeko eta surfaren merkatuaren etorkizuna ezagutzeko, sektorearen egungo egoera mundu mailan ebaluatuz eta bezeroaren esperientzia birprozesatuz, erakundeen balio-proposamena garatuz. Gure bezeroa definitzea: nor den eta nola jokatzen duen. Bezeroarekiko harreman-eredua zehaztea: nola jarduten dugun harekin. Gaitasun komertzialak: salmenta berria izan da landutako gaietako bat.

Programa honen ondorio garrantzitsuenak hauek dira: bezero berri baten paradigma egiaztatzea, ez hain grinatsua eta beste kirol batzuk praktikatzera bideratua, surfaz gain kirol-jarduera gehiago egitea, ondorio positiboak eragiten baititu “core” negozioentzat, baina ez hain positiboak ehunarentzat eta oinetakoentzat, eta kontsumitzaile-nitxo lokalagoetara iristeko aukera izatea marka txikientzat. Bestalde, azelerazio digitala, negoziazioa, hurbiltasun-sourcinga eta likidezia dira gaur egun enpresek dituzten erronka nagusiak. Horrez gain, bizi-estiloaren araberako merkatuaren segmentazioa, gure negozio eta marken inguruko komunitateak sortzea eta gure eskura ditugun ikus-entzunezko tresnak erabiliz leialtzearen erronka ere sendotu egin dira.

Prestakuntza-ekintza hau Getxo eta Sopelako udaletako sustapen ekonomikoko eta enpleguko arloek sustatutako lan-planaren barruan kokatzen da, surfaren eta irristatze-kirolen industriaren testuinguru berrirako, sektorearen erronka eta planteamenduei erantzuna ematera eta Covid-19a agertzera bideratuta.