BILBO-BIZKAIAK ETAPA BERRI BATI EKIN DIO PRODUKTU TURISTIKOEN SORKUNTZAN header image

BILBO-BIZKAIAK ETAPA BERRI BATI EKIN DIO PRODUKTU TURISTIKOEN SORKUNTZAN

Joan den irailaren 28an, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuneko eta Turismoko zuzendari Cristina Múgica Vargasek Bizkaiko kostaldeko turismo-sektoreko 80 ordezkariren aurrean aurkeztu zuen produktu turistikoen sorkuntzaren eraldaketaren erantzun berria, Bilboko eta Bizkaiko Turismoko 2030 Estrategiaren ondoriozkoa.

Eraldaketa-etapa berri hori hiru ardatz nagusitan oinarritzen da: Bizkaiko metropolia, kostaldea eta barnealdea. Oraingoan, kostaldearekin lotutako bi produktu sortu ziren: itsas kostaldea eta ezohiko kostaldea. Era berean, turismo-produktuen sorkuntza berriak badu ezaugarri komun bat: iraunkortasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa.

Itsasmuseum Bilbaon Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak eta  Social 3D elkarteak antolatutako ekitaldian, itsasora begira egindako topaketa batean, hainbat eragile publiko bildu ziren, hala nola Bizkaiko kostaldeko Udalak, turismo-bulegoak, turismo-lankidetzarako erakundeak, museoak, enpresa-elkarteak eta kostaldeari lotutako enpresak. Aipatzekoa da, halaber, Bizkaiko Foru Aldundiko beste sail publiko batzuetako ordezkariak ere izan zirela, hala nola garraio eta ingurumenekoak, bai eta Kostaldekoak ere.

Topaketa horren helburua Bizkaiko kostaldeko jarduera turistikoan antzeman diren alerta edo inpaktu negatiboei ikuspegi posible guztietatik eman dakizkiekeen problematiketarako konponbide jasangarriak elkarrekin sortzea izan zen.

Talde-dinamikaren aurretik, parte-hartzaileek lau enpresa-proiektu ezagutzeko aukera izan zuten, iraunkortasuna beren jardueraren funtsezko balio eta bereizgarri gisa lantzen dutenak, ideien eta konponbideen inspirazio-iturri izan zedin. Ondoren, BEAZen eskutik, bero-mapa batzuk aurkeztu ziren. Mapa horietan, Bizkaiko kostaldeko udalerri guztietako adierazleen azterketa xehatua egin da, iraunkortasunaren, karga-ahalmenaren, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldagai turistikoak kontuan hartuta.

Azkenik, taldeen dinamika bati ekin zitzaion, eta kostaldeko inpaktu negatibo gisa antzemandako 4 erronkari irtenbidea emateko eskatu zitzaien, ekarpen guztien artean Bizkaiko kostaldeko turismo-produktu jasangarriak sortzeko egingo diren ekintzen ibilbide-orri berria izan daitezen; Costa Marinera eta Costa Insolita.