BILBAO BIZKAIAK FITUR AZOKAN AURKEZTUKO DU 2024RAKO TURISMO-ESKAINTZA header image

BILBAO BIZKAIAK FITUR AZOKAN AURKEZTUKO DU 2024RAKO TURISMO-ESKAINTZA

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Madrilen aurkeztu zuten Bilbao Bizkaia helmuga Euskadi Standean, Turismoaren Nazioarteko Azokan. Bizkaiko Natura, Parkeak eta Paisaiak; 16 ibilbide bizikletaz eta UEFA Emakumezkoen Champions Leagueko finala bezalako ekitaldi handien hitzorduak 2024ko ardatz turistikoak dira. Aurkezpena Sonia Pérez, Garraio, Mugikortasun eta Turismo Saileko foru diputatuak eta Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko zinegotziak egin zuten, eta Bilbao Bizkaiaren turismo-produktu berrien eta erakargarritasun nagusien berri eman zuten. Foru diputatuaren hitzetan, “Helburua barne-turismoa sendotzea da, turismo-sektoreko eragile publiko eta pribatuen arteko eskaintza lehiakorra garatuz, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren iraunkortasunaren alde eginez”.

Bestalde, Euskadiko standaren lan-eremuak 167 enpresa erakarri zituen, hau da, aurreko urtean baino % 12,84 gehiago, eta 839 bilera egin ziren lehen hiru egunetan.

Azkenik, Euskadiko erakustokiaren erakusmahaietan 12.297 pertsona artatu ziren, eta horietatik ia 3.000 Bilbao Bizkaia aldean artatu ziren. Aurreko urteetan bezala, Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak Bizkaiko arreta eta materiala kudeatu ditu Bilbao Turismoko langileekin batera. Bertan, aipagarrienak honako hauek izan dira: natura osoko mendi-ibilbideei eta BTT ibilbideei buruzko kontsultak, landa-ostatuak edo karabana-eremuak  Mendi eta Haranetan eta Euskal Kostaldeko Gaztelugatxeko Donienetan, Urdaibain, Lekeition, enoturismoan edo Bizkaiko Flyshean.

2023ko bisitarien eta gaualdien datuek marka guztiak hautsi dituzte kantitateari eta kalitateari dagokienez, eta 2024rako aurreikuspenak beste urte on bat iragartzen du.