BILBAO BIZKAIAK, 2018-2025 URTETARAKO POSIZIONAMENDU ESTRATEGIKOA AURKEZTU DU  header image

BILBAO BIZKAIAK, 2018-2025 URTETARAKO POSIZIONAMENDU ESTRATEGIKOA AURKEZTU DU

MUNDUA BERENGANATZEKO 30 PRODUKTU TURISTIKO ZEHAZTEN DITU
Bizkaiako Foru Aldundiak, Bilboko Udalarekin batera, hurrengo 7 urtetarako daukaten lurralderako estrategia eta posizionamendu turistikoa azaldu digute
Aurkezpenaren mamiaz gain, oso argi eta garbi azaldu baitzaigu zein izango diren posizionamendua, xedea eta ikuspegia, gure balio nagusiak, zein merkatu mantendu beharko, zeintzuk handitu eta zeintzuk aztertu, zein izango den gure eskaintza 30 produktutan bilduta, eta abar, nabari gelditu da Bilbao Bizkaia elkarteak duen lidergoa turismo arloan
Aurkezpena, itxaropentsua izan da turismo arloan lan egiten dugunontzat, behintzat estrategia eta taktika bat dagoela erakusten digu, hau da, bidea argi dugula eta guztiok batera goazela, batez be hiriburua eta lurraldea baliabideak eta erizpideak bateratuta. Honek, konfiantza eta ilusioa ematen dizkigu hain aldakor eta lidergo bako sektorean lan egiten ditugunoi.
Beraz, ongi etorri plan berriari eta orain bidea egin behar dugu.
Itxaslehor-en partetik behintzat adi eta prest egungo gara ahal den neurrian laguntzeko, beti be aukeratutako estrategia jorratzeko eta turismoa gure lurraldean modu egoki, zentzudun eta probetxugarrian garatzeko.