Getxo Itsas Hub Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroaren laugarren urteurrena header image

Getxo Itsas Hub Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroaren laugarren urteurrena

Getxo Itsas Hub Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroak, Ekonomia Urdinaren esparruan itsas- eta irristatze-sektoreari zuzenduta, ireki zenetik laugarren urteurrena ospatu du. Getxoko Udalak sustatutako proiektu estrategikoa da, Bizkaiko industria horren ekosistemako beste erakunde eta eragile batzuekin lankidetzan. Itxaslehor Consultancy-k Hub-a eta bertako proiektuak dinamizatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu hasieratik.

 Udalak Ekonomia Sustapena txertatu du azken Legealdiko Planetan hiri-eredu berrirako ardatz estrategiko gisa: bizitzeko eta lan egiteko lekua. Lehiakortasunaren diagnostikoa egin ondoren, Getxok bi sektore bereziki bultzatzea eta babestea erabaki zuen: Sormen eta Kultura Industriak-KSI eta Kirolarekin eta Ongizatearekin lotutako Industriak eta, bereziki, Itsasoari lotutako Industriak. Hori guztia turismo elkartuan, teknologietan, jasangarritasunean eta ekintzailetzan ere babesa izanik.

Ekonomia Sustapeneko zinegotzi Juanma Gonzálezek adierazi duen bezala, “Getxo Itsas Huben laugarren urteurren honetan, enpresek egindako lana, sortutako ekosistemaren balioa, Getxoren apustu estrategikoa eta ekonomia urdinaren sektore honetan dauden aukerak nabarmendu nahi ditugu. Aipagarria da lau urte hauetan zehar enpresen, ekintzaileen, erakundeen, prestakuntza-zentroen, zentro teknologikoen, inbertsio-funtsen, elkarte profesionalen, aldaketa-eragileen eta profesionalen artean sortu den lankidetza-ekosistema. Guztiok helburu komun batekin, gure lurraldearen eta herritarren ongizatea hobetuko duten proiektu berrien garapena babestea”.

 

2024ko datuak

 2021ean ireki zenetik, Getxo Itsas Hubek 28 proiektu hartu ditu, horietatik 15 2024an (% 80 industrialak edo lotutako zerbitzuak). 14 ekitaldi hartu ditu, zeinetan 256 pertsonak hartu duten parte, eta 34 bilera egin dira tokiko eta nazioarteko enpresa eta eragileekin.

450 enpresak eta pertsonak baino gehiagok hartu dute parte profesionalizazio-ekintzetan (enpresa-aholkularitza, prestakuntzak, programak, networking-a…), eta 14 topaketa profesional baino gehiago egin dira Euskadiko itsas- eta irristatze-industriako eragileekin lankidetzan (Sail Inn Pro, Surf Business Meeting, Networking, Getxo Itsas Fest, LKB Surf Film Festival…), non 600 pertsonak baino gehiagok hartu duten parte.

Lankidetza eta aliantzak ezarri dira 50 eragile publiko eta pribaturekin baino gehiagorekin, hala nola honakoekin: elkarte profesionalak (NAUTAN, FMV klusterra…), unibertsitateak eta berrikuntza zentroak (EHU, Deustua, Mondragon Unibersitatea, Innobasque, TKgune…), inbertsio-funtsak eta turismo eremuko (Basquetour, Surfeko herrien sarea…) eta kirol esparruko (Sportek HUB, Basqueteam…) hainbat entitate (U-Bai, B-Corp…), profesionalak eta zenbait aholkularitza-enpresa.

Nabarmentzekoa da Bizkaiko Itsas- eta Irristatze-Industriako (B-Blue) lantaldea sortu dela, Bermeoaldea Behargintza, ADR-Jataondo eta Getxo buru direla, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Bizkaia Orekan Sakonduz ekimenaren esparruan.