EUSKAL TURISMOARI EUSTEKO PLANAK LAGUNTZA ZUZENETARAKO ETA SUSTAPEN EKINTZETARAKO 21 MILIOI IZANGO DITU header image

EUSKAL TURISMOARI EUSTEKO PLANAK LAGUNTZA ZUZENETARAKO ETA SUSTAPEN EKINTZETARAKO 21 MILIOI IZANGO DITU

Euskal Turismoari Eusteko 2021 Laguntza Programa arautzen duen agindua aurkeztu da, ia 18 milioi eurotakoa. Programa hau Euskal Turismoari Eusteko Planaren barruan dago eta 3 milioitako laguntzak, turismo-sektorea sustatzeko eta suspertzeko ardatza eta ikuskapen-lana berriro bideratzeko programaz gain, burutuko da.

Euskal Turismoari Eusteko Plana “sektorearekin eta erakundeekin partekatutako egitasmoa da, momentuz, 21 milioi eurokoa eta euskal turismoa babesteko eta laguntzeko helburua du osasun-krisialdiaren eragin ekonomikoa minimizatzeko”.

Euskal Turismoari Eusteko 2021 Plana

Plana 3 ardatzetan oinarritzen da:

  • 17, 7 milioi eurotako laguntza zuzenak, ezohiko baliabideetatik aterata.
  • 3 milio, sailaren aurrekontutik aterata, turismo sektorea sustatzeko eta suspertzeko.
  • Eta sektoreak gehien eskatzen duen ikuskapen-lana praktika irregularretara bideratzeko hirugarren ardatz bat.

Lehen ardatza, Euskal Turismo Sektoreari Eusteko 2021 Laguntza-programari dagokio eta erakunde ezberdinek hartutako neurri ekonomikoak osatuko ditu, beraz, guztiekin bateragarria da. Laguntza hauek euskal turismo-sektoreari zuzenduak daude, bere kabuz lan egiten duten langileei edo autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei:

  • Turismo-ostatuak
  • Bitartekaritza-lana egiten dutenak, hau da, Bidaia-agentziak
  • Turismo-garraioko enpresak
  • Turismo aktiboko enpresak
  • Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak
  • Eta turismo-gidak

Euskal turismoaren egitura enpresalari erreparatuz, laguntza hauek zehazteko 4 tarte ezarri dira, langile-kopuruaren arabera, autonomoak zein inoren kontura:

  • 1-3 langile dituzten establezimenduak: 6.000 euro.
  • 4-9 langile dituzten establezimenduak: 9.000 euro.
  • 10 eta 49 arteko langile dituzten establezimenduak: 12.000 euro.
  • 49tik gora langile dituzten establezimenduak: 15.000 euro.

Bitartekaritza-lana egiten duten turismo-enpresentzako, hau da, bidaia-agentzietarako, tarteetako kopuruak igo egiten dira eta honakoak dira:

  • 1-3 langile dituzten establezimenduak: 10.000 euro.
  • 4-9 langile dituzten establezimenduak: 12.000 euro.
  • 10 eta 49 langile dituzten establezimenduak: 15.000 euro.
  • 49 langiletik gora dituzten establezimenduak: 20.000 euro.

Laguntzak EHAAn argitaratu eta egun bete beranduago eska daitezke eta 15 lan-egunetako epearen barruan.