Berriak
Sektorea

TURISMO KUDEAKETA ETA TURISMO PRODUKTUEN GARAPENA, USTEZ, OINARRIZKOAK IZANGO DIRA COVID-19AREN ONDORENGO EUSKAL TURISMO SEKTOREAREN SUSPERRALDIARI BEGIRA header image

TURISMO KUDEAKETA ETA TURISMO PRODUKTUEN GARAPENA, USTEZ, OINARRIZKOAK IZANGO DIRA COVID-19AREN ONDORENGO EUSKAL TURISMO SEKTOREAREN SUSPERRALDIARI BEGIRA

Euskadik gure lurraldera etortzen diren bisitari anitzen arreta bereganatzeko baliabideak, paisaiak eta aukerak dituela sobera ezaguna da. Hala eta guztiz ere, turismo kudeaketa…

Euskadik gure lurraldera etortzen diren bisitari anitzen arreta bereganatzeko baliabideak, paisaiak eta aukerak dituela sobera ezaguna da. Hala eta guztiz ere, turismo kudeaketa apropos bat gauzatzera eta turismo produktu garapen egoki bat inplementatzera ia derrigortuak egongo garen egoera baten aurrean aurkitzen gara.

Horregatik, ITXASLEHORen ez diogu pandemiaren ondoren geratuko den egoera nolakoa izan daitekeen pentsatzeari utzi eta turismo sektore sendo bat eratzea beharrezkoa ikusten dugu, osasun larrialdiaren aurreko garaian jotzen ari zen sendotasun berberarekin, ala sendotasun handiagoarekin, hori posible baldin bada, itzul daitekeen turismo sektorea.

Turismo kudeaketan eta turismo produktuen garapenean dugun gaitasunaren  erakusgarri bezala, landu dugun azken proiektuetako bat erakutsi nahi dugu. The Basque Route proiektuaz ari gara, BASQUETOURek, Turismoaren Euskal Agentziak sustatua eta zeinentzat ITXASLEHORek laguntza tekniko zerbitzua ematen duen.

Zehazki, proiektu horrentzat bururatu eta koordinatu dugun ikus-entzunezko sustapen pieza aurkeztu nahi dugu. #NahitaezkoSahiesbideak traol-hitzaren bidez euskal lurraldea bere errepideen bitartez; mundu anglosaxoian road trip bezala ezagutua den bidai baten bitartez; paisaia, baliabide, esperientzia, jarduera… desberdinen bitartez ezagutzera eman nahi izan dugu.

Euskadin, hortaz, turismo sektorearen indarberritze ala susperraldia estrategia egoki bat hartzean datza, non eskudun administrazioek eta sektoreko agenteek, beraiek, partekatutako joko baten bai turismo kudeaketa bai eta turismo produktuen garapena sartu beharko liratekeen.

ASTEBURU HONETAN HIRU GURUTZALDI GETXOKO PORTUAN ITZAROTEN DITUZTE header image

ASTEBURU HONETAN HIRU GURUTZALDI GETXOKO PORTUAN ITZAROTEN DITUZTE

Ekainaren 15, larunbatean bi ontzi Getxoko portuko terminaletara iritsi dira. Zehazki Getxo 1era Insignia-ontzia eta 3 Getxo-etara Aida Aura. Jatorri estatubatuarreko lehena iristen da 618…

Ekainaren 15, larunbatean bi ontzi Getxoko portuko terminaletara iritsi dira. Zehazki Getxo 1era Insignia-ontzia eta 3 Getxo-etara Aida Aura. Jatorri estatubatuarreko lehena iristen da 618 bidaiarirekin eta 401 tripulazio-kiderekin. Bigarrena Alemaniako jatorriko eta 406 tripulazio-kideko1.260 bidaiarirekin iristen da . Igandean txanda egokitu zaio Star Pride-ri 209 amerikarrekin eta 158 tripulazioko kiderekin.
Bidaiarien % 70ek ibilaldiak kontratatzen ditu portura heldu baino lehenago eta haien artean daude; Bilbora eta Guggenheim-era, Bilboko Panoramika, bisita Pintxoak Alde Zaharretik, Bizkaiko Kostaldea edo Donostia.
Beste bidariak eta tripulazioko gainerakoak aukeratzen dute Bilbora Portuko Autoritateak jartzen dituen autobusez hurbiltzea edo gastronomia lokalaz gozatuz edo erosketak eginez ordu batzuetan Getxo-ko ingurutik.
Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak da Eusko Jaurlaritza Getxo-ko gurutzaldi terminalean duen informazio turistikoko puntua kudeatzen duen enpresa eta pertsona guztien eskaerak kudeatzeko arduraduna informazio-salmahaietara iristen direnak.

Euskadiko Turismo bulegoen sareak Chillida Leku bisitatzen du. header image

Euskadiko Turismo bulegoen sareak Chillida Leku bisitatzen du.

Itourbask, Euskadiko turismo bulegoen sareak Chiilida Leku Museoa bisitatu zuen atzo. Bisitaldia  Itourbask turismo bulegoetako teknikariek egiten dituzten fam trips-ei lotuta dago, Turismo-baliabideei…

Itourbask, Euskadiko turismo bulegoen sareak Chiilida Leku Museoa bisitatu zuen atzo.
Bisitaldia  Itourbask turismo bulegoetako teknikariek egiten dituzten fam trips-ei lotuta dago, Turismo-baliabideei buruzko lehen eskuko informazioa izate aldera.
Teknikariek zuzenean  ezagutu dute  Chillida Leku museoa Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatutako fam trip-ean edo  harremanetan jartzeko bidaian.
Chiilida Leku Museoa, Donostialdearen eskualdean kokatuta, baliabide turistiko hhau Administrazio publikoetatik indartu nahi da eta horretarako atzo bisita gidat bat antolatu zen turismo profesionaleei zuzenduta gero zabaldu eta sareko turismo bulego guztietatik promozionatzeko.

MEXIKOKO CAMPECHE ALDEKO ORDEZKARITZA BATEK ITXASLEHOR BISITATZEN DU header image

MEXIKOKO CAMPECHE ALDEKO ORDEZKARITZA BATEK ITXASLEHOR BISITATZEN DU

Aste honetan, Mexikotik, “Campeche”-tik hain zuzen ere Euskadira etorritako ordezkaritza bat hurbildu zaigu gure bulegora, Paula Eugenia Flores Anderea, Garapen Ekonomiko Idazkariordea buru…

Aste honetan, Mexikotik, “Campeche”-tik hain zuzen ere Euskadira etorritako ordezkaritza bat hurbildu zaigu gure bulegora, Paula Eugenia Flores Anderea, Garapen Ekonomiko Idazkariordea buru dala, ikusi eta aztertzeko guk gure herrialdean izan dugun eskarmentua beraientzat onuragarria izan daitekeena.
Campeche, izatez estatu aberatsa da eta bere ekonomiaren arlorik indartsuena petrolioan datza, hala ere, beste arlotan jorratzeko aukerak bilatzen ari dira eta bat, turismoa izan daiteke. Hori dala eta Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak enpresarekin biltzea eskatu dute, eskarmentu handiko taldea baita produktu turistikoak garatzeko ahalmena eta sektorea dinamizatzeko gaitasuna eta esperientzia baitu, sektorearen eta lurraldearen lehiakortasuna lantzeko zenbait giltza izan daitekeen ideia harrapatzeko helburuarekin

BILBAO BIZKAIA ACTION GROUP 2019 MARTXAN JARTZEN DA header image

BILBAO BIZKAIA ACTION GROUP 2019 MARTXAN JARTZEN DA

Pasadan 2018. urtean, jadanik, 12 lan talde jarri ziran martxan lurraldeko turismoaren gainean hausnartu eta jorratzeko. Lan talde hauek turismoaren gai eta arlo…

Pasadan 2018. urtean, jadanik, 12 lan talde jarri ziran martxan lurraldeko turismoaren gainean hausnartu eta jorratzeko. Lan talde hauek turismoaren gai eta arlo desberdinak jorratzen dute, lidergoa, garapena, eta marketina ildo nagusiak izanik .
Horretarako lan tresna desberdinak erabiltzen ditu, besteak beste, “2020 Estrategia”, lidergoa garatzen dutenentzako, Laguntza Dekretua sektorea zein lurraldearen gainean lan egiten dutenentzako edo Marketing Plangintza eta 2018-2015 erako Posizionamendu Plangintza, marketing arloan ari direnentzako.
2019 honetan, asmoa, estrategia guzti horrek lurraldera eroatea izango da bereziki eragileen zein baliabideen lehiakortasuna hobetzeko. Itxaslehor Turismo Zerbitzuak bertan egongo da helburu horri eusteko prest, eta erronkak eta eragileak elkartu eta bideratzeko

DUAL FORMAKUNTZA TURISMON header image

DUAL FORMAKUNTZA TURISMON

Aste honetan bertan Deustuko Unibertsitatean izan gara bere “DUAL” Formakuntza deritzon eskaintza berria aurkezpenean Formakuntza mota honek, elkar lankidetzan eta elkarlanean du oinarria,…

Aste honetan bertan Deustuko Unibertsitatean izan gara bere “DUAL” Formakuntza deritzon eskaintza berria aurkezpenean
Formakuntza mota honek, elkar lankidetzan eta elkarlanean du oinarria, batez ere Unibertsitateak eta enpresak elkarrekin, turismo graduaren askeneko kurtsoa planifikatzeko orduan ikasleak lan merkatuan sartu orduko.
Unibertsitateko Proiektu honetan ezin zen falta, nola ez Turismoko Fakultatea
Ideiaren oinarria erraza da, enpresak erronka bat edo gehiago luzatzen ditu, ikasleak erronka aukeratu eta berari aurre egiten dio, bai unibertsitatean bertan bai enpresan lan eginez era berean. Horrela partaide guztiak irasten dute prozesuan.
Dena dala, Itxaslehorrek jada, parte hartu zuen pasadan urteko proban, eta nola ez, aurten be prest gaude parte hartzeko.
Jakintasunaren eta adimenaren gertu egotea, beti da mesedegarria


Ver todas