
GETXO ITSAS TALKS
Itsas eta irristaketa industriaren berrikuntza eta ekintzailetza zentroa, Getxoko Udala–Getxolanek bultzatua, Getxo Itsas Talk saio berri bat jarriko du martxan. Ezagutza, inspirazio eta esperientzia partekatzeko saioak dira, Itsas eta Irristaketa Industriako enpresentzat zuzendutakoak.
Oraingo honetan, honako gaiaren inguruan: Autonomoa ala Merkataritza Sozietatea?
Ekintzailetzan pentsatzen ari zara edo zure egungo forma juridikoa berriro ebaluatu behar duzu?
Saio honetan zehaztasunez aztertuko ditugu pertsona autonomo izatearen eta Merkataritza Sozietate bat (SL, S. Koop…) eratzeak dituen abantailak eta desabantailak. Legezko eta zerga-ardurak ere aztertuko ditugu, erabaki onena hartzen laguntzeko.
- Eguna: Maiatzaren 28a
- Ordua: 14:30etik 16:00etara
- Lekua: Getxo Itsas Hub
Izen-emateak zabalik daude ekintzaileentzat eta enpresentzat: 📧 getxopro@getxo.eus
Getxo Itsas Hub-i buruz
Getxo Itsas Hub berrikuntza eta ekintzailetza zentro gisa inauguratu zen 2021eko maiatzaren 11n. Zentroak 22 lanpostu eta enpresentzako zein ekintzaileentzako laguntza espezializatua eskaintzen ditu.
Itxaslehor Surf Consultancy dinamizazioaz eta proiektuen laguntzaz arduratzen da. 4 urte hauetan, 28 proiektu pasa dira Getxo Itsas Hub-etik, eta horietatik 23k jarduerari eusten diote gaur egun.
Gaur egun, proiektuen %100 erregistratuta daude. Proiektuen tipologiari dagokionez, %80 industria edo zerbitzu lotuak dira, eta %20 aisialdiko zerbitzuak. Lehen urtearekin alderatuta, industria proiektuek %15eko hazkundea izan dute.