GETXO ITSAS TALKS: KOLDO GARCIA – PRODUKTUAREN PASAPORTE DIGITALAK (PPD)
ESPR-ri aurrea hartzeko eta betebeharra aukera bihurtzeko giltzarri praktikoak
Getxo Itsas Hub, Itsasoaren Industriaren eta Irristatze-sektorearen ekintzailetza-zentroa, Getxoko Udala-Getxolan-ek dinamizatua eta Itxaslehor Consultancyren laguntzarekin, martxoaren 17an Getxo Itsas Talk saio berri bat jarriko du martxan.
Getxo Itsas Talks-ak ezagutza-, inspirazio- eta esperientzia partekatu-saioak dira Itsas Industriako eta Irristaketako enpresentzat.
Getxo Itsas Talks hurrengo saioan azaldu egingo da zer diren DPP benetan eta zer ekarriko duen ESPRk produktu batekin lotutako enpresa industrial, ekoizle, banatzaile, marka eta profesionalentzat. Izan ere, Europako eskakizunei aurrea hartu beharko diete, trazabilitatea hobetu beharko dute, haien aktiboetan konfiantza indartu eta inguru berrirako prestatu, non gardentasuna eta ziurtagiri digitala merkatuaren giltzarri izango diren. Halaber, landu egingo da jabetza-trazabilitateak eta egiletza-ziurtagiri digitalak eman diezaieketen aukera sortzaile (artistak, diseinatzaileak, artisauak) eta enpresei, haien produktuen bakartasuna eta berezitasuna balioa direnean.
- Data: Martxoak 17
- Ordua: 13:00
- Lekua: Getxo Itsas Hub (Getxoko Kirol Portua)
- Izen ematea
Koldo García ekintzaile teknologikoa da eta bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidea egin du soluzio digital berritzaileak garatzen. 1999an, The Mad Pixel Factory-ren (Madpixel) fundatzaileetako bat izan zen. Madrilen sortutako enpresa garatu egin da eta erreferente gisa kokatu da museoetarako produktu teknologikoen eta soluzio digital aurreratuen garapenean, zeinak Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako ehunka erakundetan ezarri dituen. Halaber, 2011n The Mad Video Inc. startuparen fundatzaileetako bat izan zen. San Frantzisko (AEB) ezarritako enpresak bideo interaktiboak eskaintzen ditu eta, 2015ean erosi zuten arte, produktuarentzako finantzaketa biltzen eta hori garatzen liderra izan zen.
Getxo Itsas Hub-i buruz
Getxo Itsas Hub berrikuntza eta ekintzailetza zentro gisa inauguratu zen 2021eko maiatzaren 11n. Zentroak 22 lanpostu eta enpresentzako zein ekintzaileentzako laguntza espezializatua eskaintzen ditu.
Itxaslehor Consultancy dinamizazioaz eta proiektuen laguntzaz arduratzen da. 4 urte hauetan, 28 proiektu pasa dira Getxo Itsas Hub-etik, eta horietatik 23k jarduerari eusten diote gaur egun.
Gaur egun, proiektuen %100 erregistratuta daude. Proiektuen tipologiari dagokionez, %80 industria edo zerbitzu lotuak dira, eta %20 aisialdiko zerbitzuak. Lehen urtearekin alderatuta, industria proiektuek %15eko hazkundea izan dute.