ITXASLEHORREK, EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA JASO ZUEN, EUSKADIKO TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SARIETAN header image

ITXASLEHORREK, EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA JASO ZUEN, EUSKADIKO TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SARIETAN

Abenduak 12, Itxaslehor Turismo Zerbitzuak enpresak, epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso  zuen Donostiako Tabakaleran ospatutako 2019ko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sarietan. Han bildu ziren, Sonia Perezekin, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarekin, baita Basquetourreko zuzendariarekin ere, Harkaitz Millan, eta Lehendakariarekin, ekitaldiaren buru.

 

Sari hau, bat egiten du enpresaren 20.urteurrenarekin. Euskadin zerbitzu turistikoak eskaintzen hasi zen lehenengo enpresesetariko bat da, Bakioko 3 lagunen eskutik 1999.ean sortua. Turismo bulegoak kudeatzen hasi ziren, baita Euskadi destinoa irudikatuz hasi ere eta gure herrialdeko turismoarekin batera hazi ziren. Orain dela 10 urte arrakasta handiz bultzatu zuten kontsultoria zerbitzua eta beste egitasmoen artean, Surfa produktu turistikoan bilakatzen lagundu dute. Esperientzia turistiko asko eraman dituzte baita ere, Hegoameriketara, besteak beste. Egun, ilusio handiarekin egiten diote aurre turismoak planteatzen dituen erronkei: turismo jasangarria, 20 profesionalek osptzen duten enpresaren dibertsitatea eta erronka teknologikoak.