
Jokin Arroyo, ofizialki World Surf Cities Networkeko enbaxadore global izendatua
Nazioarteko sare horrek Europan duen lehen enbaxadorea da
Itxaslehor-eko surf aholkularitza arloko zuzendaria izendatua izan da bere ibilbide nabarmenagatik, konpromisoagatik eta surfa eta bere komunitateen garapenean egindako ekarpen esanguratsuengatik.
Izendapen ofizialaren gutunarekin batera, Jokin Arroyo-k “Nazioarteko Enbaxadoreen Jokabide Kodea” ere jaso du; kode horrek gidatuko ditu bere eginkizunak eta jarduera-printzipioak ezartzen ditu. Bere eginkizuna funtsezkoa izango da sarearen nazioarteko proiekzioan, kide diren hirien arteko lankidetza sustatzeko, eta surfaren bidez garapen jasangarria eta gizarteratzea bultzatzeko ekimenetan.
Munduko Surf Hirien Sarea (WSCN) surfaren garapena aberastasun sozial eta ekonomikoaren iturri gisa sustatzen duten hirien arteko lankidetza-sarea da. Amerika, Afrika, Europa eta Ozeaniako hiriek euren ezagutza partekatzen dute eta surfaren inguruko ekimenetan elkarlanean aritzen dira.
Gaur egun, 16 hirik osatzen dute sare hori, eta horien artean Donostia dago, 2011n sortu zen beste hiri batzuekin batera, “Surf City” kluster-estrategiari bultzada emateko.