EUSKAL ERAKUNDE PUBLIKOAK TURIMO KONTSUMOA SUSTATZEN DUTE header image

EUSKAL ERAKUNDE PUBLIKOAK TURIMO KONTSUMOA SUSTATZEN DUTE

Euskal erakunde publikoak jo ta ke ari dira sektorea laguntzeko neurriak hartzen asken boladan, pandemiaren ondorioz suertatu zaigun egoera larri honi aurre egiteko asmoz.

Neurri horien artean, lehengo momentuan hartu zirenak daude, esaterako, lan postuak mantentzera zuzendutakoak, enpresak finantziatzeko maileguak eta horrez gain ,oraintxu kaleratutakoak, ETE zein autonomoek gastu arruntei aurre egiteko ateratako laguntzak eta azkenik, turismo kontsumoa sustatzeko programak, hain zuzen ere “Euskadi bono turistikoak”, batzen zaiola jadanik martxan zegoen “Erreserba Bilbao Bizkaia” programari.

Programa bata, ETE zein autonomoei zuzendutako laguntzak eta besteak, Euskadi Bono Turistikoak, enpresen izen emate prozesuan daude momentu honetan, diru laguntza kopuru garrantzitsua dutelarik administrazioaren eskutik, baina horrek ez du arrakasta ziurtatzen beti be diru hori ez bada heltzen sektorearen enpresetara. Hortaz, inoiz baino garrantzitsuagoa bihurtzen da Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak, Bilbao Bizkaia Aktion Groupen idazkaritza tekniko legez, bitartekaritza funtzioa betetzea beste eragile batzuen artean.

Hori dala eta, Bizkaian enpresen esku jarri dira 210.000 bono bai merkataritza, ostalaritza zein turismo sailetan dauden bi bono motatan bananduta: Bono Denda Euskadi eta Bono Turismo Euskadi, erabilgarri maiatzaren 31 arte.

Arrakasta izatea espero dugu, merkatuko eskaria aktibatzen den ahala hilabete zail hauetan enpresek lan egiteko modua aurkitu ditzaten. Garrantzitsua da oro, guztion artean proiektu hauek  suspertzea. Lagunduko gaituzu?