GAZTELUGATXEKO DONIENE, TURISTEN ARTEAN TIRAKA header image

GAZTELUGATXEKO DONIENE, TURISTEN ARTEAN TIRAKA

Denboraldi honetako uztaila eta abuztua igaro ondoren, ikus daiteke Guggenheim museoaren ondorengo bigarren baliabide turistiko garrantzitsuena txangozale eta turista askoren erakarpen-gunea izaten jarraitzen duela, estatukoak zein nazioartekoak.
Uztailean 9.364 pertsonari eman zaie arreta: madrildarrak % 10, frantziarrak % 9, andaluziarrak % 8 eta bizkaitarrak % 6. Gehienek ( % 80) autoz bidaiatzen dute, Bilbon ( % 29) edo Euskal Kostaldean ( % 12) dago ostatu hartuta eta batez besteko egonaldia 4-6 gauekoa da.
Abuztuan 10.833 pertsona artatu dira, eta horien artean frantsesak ( % 11,5), katalanak ( % 10,6), madrildarrak ( % 10,3), andaluziarrak ( % 10), italiarrak ( % 8) eta valentziarrak ( % 7) nabarmentzen dira. % 85 autoz iritsi dira, Bilbon ( % 33) eta Euskal Kostaldean ( % 13) ostatu hartuta daude, eta batez besteko egonaldia 4 eta 6 gau artekoa da.
202. urtearen aldean, % 20 igo dira Gaztelugatxeko San Joan baselizara egindako bisitaren esperientziarekin, Urdaibaiko planekin, enogastronomiarekin eta Uribe eskualdeko planekin zerikusia duten kontsultak.
2019. urteaz geroztik, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak, Gaztelugatxeko ingurunea kudeatzen duen organoak, pertsonen sarbide-kontrola jarri zuen, ingurumenaren aldetik babestutako eremu horren kontserbazio handiagoa eta erabilera jasangarriagoa lortzeko.
Hala eta guztiz ere, Itxaslehor Servicios Turisticok, Urremendi eta Jata Ondo garapen elkarteen eskutik informazio turistikoko gunea kudeatzen dugun enpresak, gabezia dezente ikusten ditu espazioaren kudeaketa turistikoari dagokionez. Baselizara sartzeko online erreserba sistemak erreserbarik gabe iristen diren eta plazarik ez dagoela aurkitzen duten pertsonentzako sarbide mugatu eta kontrolatua ahalbidetu behar du. Erreserba asko ez dira egiten eta kontrol guneetatik une horretan ermitan dauden pertsonen kontrola izan behar dute. Bestalde, inguruan jarduten duten enpresen koordinazioa funtsezkoa da: bisita gidatuak, ordutegiak, espazioa erabiltzeko arauak, etab., turistek kalitatezko esperientzia izan dezaten. Azkenik, garraio publikoaren erabilera azpimarratu behar da, jabetza pribatukoak diren aparkalekuetan auto pilaketak sortzen jarraitzen dutelako eta Bermeotik eta Bakiotik anezka zerbitzuak bultzatzen dituztelako.