SESTAON FIRE header image

SESTAON FIRE

Azaroaren 10ean, ostirala, SestaON Fire kultur ekitaldia ospatuko da Sestaon, Labe Garaiari omenaldia egiteko eta Labe Garaiak Industria Ondarearen Europako Ibildearen barruan Kultura Intereseko Ondasun gisa duen kokapena sendotzeko helburuarekin, azaroaren 8tik 10era Euskadin jasoko dugun ERIHren (European Route of Industrial Heritage) Urteroko Konferentziaren harira.

Ekitaldi hau Sestaoko Udala, Behargintza eta Sestao Berri lan egiten ari diren bi proiektu garrantzitsuen barruen kokatzen da: alde batetik, Industria Ondarearen berritzapen proiektuan eta, beste aldetik,  Itxaslehorren parte-hartzearekin martxan jarri den Turismo Estrategian.

SestaON Fire 17: 30etan hasiko da, jardueraz beteriko egitarauarekin: batukada, su-kalejira Troularen eskutik, Labe Garaiaren argiztapen artistikoa ElektrARTen eskutik eta Parabelum taldearen kontzertua 20: 00etan Labe Garaiaren aparkalekuan.

Ekitaldian zehar, Itxaslehor Labe Garaiko zabalgunean egongo den informazio eta arreta karpa kudeatzeaz arduratuko da, eta Ainhoa Basabe Sestaoko alkatearekin eta Sestao Berrirekin batera, ERIHko 60 agentek osatutako nazioarteko ordezkaritza baten harreran parte hartuko du.