SURF BUSINESS MEETINGaren V. EDIZIOA OSPATUKO DU SOPELAK DATORREN URRIAK 7-9 AN header image

SURF BUSINESS MEETINGaren V. EDIZIOA OSPATUKO DU SOPELAK DATORREN URRIAK 7-9 AN

Sopelako Kurtzio Aretoa izango da berriro ere egoitza nagusia. Hemen garatuko dira aurtengo hitzaldiak urriaren 8an.  Europa eta estatu mailako  izen handiko lau pertsonaia ezagunak izango ditugu bertoko surf , Itsaso eta Irristatze sektoreko enpresei zuzenduriko  hitzaldi dinamiko, irekiak eta praktikoak eskeintzen.

7an berriz, Getxon garatuko dugu berriro ere Bizkaiko Surf sektoreko mikropyme eta enpresei zuzenduriko tailer profesionala. Larunbatean, urriak 9, jadanik ezaguna eta erabat ezarrita dagoen emakume skaterrei zuzendutako Roll It Girl elkarteak, bat egingo du aurten Surf Business Meetingarekin eta denontzako surf, skate, yoga eta ongizateari zuzenduriko jardunaldia eskainiko du Sopelako Arrietarako hondartzan.

Gure burua sareetan saltzeko tresnak ikasiko ditugu, Covid osteko kontsumo joerak ezagutu, gero eta eskaera handiagoa duen natura turismoa edota surf glampingari buruz mintzatuko gara, honen inguruko esperientziak eta arrakasta kasuak ezagutuko ditugularik. Surf olimpikoa ere izango dugu aztergai, lehen mailako pertsonaien eskutik. Biharko erronkei nola aurre egin, zein tresneria, errekurtso eta soluzio dauden eskuragarri, surf industrian hazteko eta gainera jasangarria eta lokala babestuz, gako izango dira aurtengo edizioan.

Itxaslehor Surf Consultancy biltzarraren zuzendaritza teknikoaz arduratzen da.

Informazio gehiago: http://surfbusinessmeeting.pro/