THE E-BASQUE ROUTE, MUGIKORTASUN TURISTIKO IRAUNKORRA ZABALTZEN ARI DA EUSKADIN ZEHAR header image

THE E-BASQUE ROUTE, MUGIKORTASUN TURISTIKO IRAUNKORRA ZABALTZEN ARI DA EUSKADIN ZEHAR

Itxaslehor Turismo Zerbitzuak Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziari laguntza teknikoa emateko zerbitzua eskaintzen du proiektu honetan.

The e-Basque Route proiektua The Basque Route izenarekin elkartutako Touring-eko 8 ibilbideen luzapen bat da, orain auto elektrikoz egin daitezkeen ibilbideak eskainiz.

Ibilbide horiek egokitzeko, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskadiko karga-gune guztien inbentarioa egin du eta, gainera, puntu berriak jartzea ere sustatzen ari da.

The e-Basque Route Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren printzipioen araberakoa da, iraunkortasunaren, baliabideak babestearen eta tokiko kultura eta garapena sustatzearen aldeko apustuan. Azken urteotan garatu den Touring estrategia indartu nahi da iraunkortasunetik abiatuta.

Estrategia horren helburuak hauek dira: baliabide turistiko ezagunak ez ezik, hain ezagunak ez direnak ere sustatzea; turismoa desestazionalizatzen laguntzea, turismo-fluxuak lurralde osoan zehar banatuz eta turisten egonaldia luzatuz; eta, horrekin batera, bisita-esperientziaren kalitatea handitzea eta hobetzea.

The e-Basque Route, gainera, herrialdea autoz zeharkatuz ezagutzea gustatzen zaion bidaiari mota baten eskaerari erantzuten dio, Euskadiren kasuan oso handi baita. Euskadiko turisten portaerari buruzko Ibiltur-en azken azterketaren arabera, % 67 ibilgailu propioan iristen da, eta ehuneko hori % 81era igotzen da turista nazionalen kasuan.

Hori dela eta, The e-Basque Route lehentasunezko proiektua da Euskadirentzat helmuga turistiko gisa, batetik, bisitatzen gaituztenek autoa nahiago dutela, eta, bestetik, eskaintza ugari dagoela puntatik puntara 2 ordu eskasetan egin daitekeen espazio geografikoan gaudela kontuan hartuta.

Baliabide eta produktu turistiko guztiak trazadura jakin baten bidez antolatzeak aniztasun handi hori ezagutzeko aukera ematen du, baita gutxien ezagutzen diren txokoak ere, eta gehien bisitatzen diren puntuak deszentralizatzen, bisitak desestazionalizatzen, batez besteko egonaldia handitzen eta tokiko garapena sustatzen laguntzen du.

The Basque Route-ren web orrialdean The e-Basque Route-ren atal espezifiko bat gehitu da, turismo-ostatuetan dauden karga-puntu guztiak, ibilbide elektrikoaren mapa eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako beste informazio bat biltzen dituena.

Webgune horretan bertan 950 km, 3 hiriburuak, 80 udalerri, 150 erakargarritasun turistiko baino gehiago, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako 3 baliabide eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba batzen dituzten 8 etapa proposatzen dira.